Sala de Prensa

16/05/2017

Iñaki Anasagastik Manuel Irujo Saria jasoko du datorren ekainaren 3an

Irujo Etxea Elkarteak atzo iragarri zuen Iñaki Anasagasti Olabeaga diputatu ohia eta senatari ohia izango dela ekainaren 3an Estella-Lizarran Manuel Irujo Saria 2017 jasoko duena, “memoria historikoa eta don Manuel-en proiektu nazionalista berreskuratu eta bultzatzeko egin duen lana” sari honekin eskertuz, adierazi zuen Koldo Viñuales Elkarteko presidenteak.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Anasagastik Manuel Irujo Saria jasoko du  datorren ekainaren 3an

DESCARGAR IMAGEN

Irujo Etxeak nabarmendu zuen gainera “gizon espeziala dela, hangoa eta hemengoa”, erbestean jaio eta bizi izan bait zen urtetan Venezuelan. “Bere aberritik urrun jaio izanagatik, maitasun sendoa nabaritzen zaio Euskal Herriarengatik” gehitu zuten.

Koldo Viñuales, -Ricardo Gómez de Segura eta Pablo Ezkurra-rekin batera agertu zena-, hautaketa honetarako arrazoi ezberdinak egon direla argitu zuen. Alde batetik, 1970 urtean Venezuelan ezagutu zuen Irujo lizartar politikoarekin zuen “hurbiltasun eta erlazioa”,  “bere ideiak eta proiektuak babestu eta sostengatuz” don Manuelen heriotzararte (1981).

Gainera, “Euskal Herriko nortasun ezaugarriak berreskuratzeko eta euskaldun guztien batasuna mantentzeko bere lan gogor eta etengabea” balioetsi dute, parlamentari eta senatari bezela 35 urte eman zituela aipatuz, “nazionalismo osoaren erreferente” bilakatu zelarik.

Irujo Etxean ez dute ahazten “bere gaitasuna argitalpen ezberdinen bidez(liburuak, artikuluak, hitzaldiak, irrati eta telebistako agerraldiak, Internet komunikazioak…) gizarteari bere ideiak eta proiektu politikoa transmititzeko, beti ere modu kritiko batean eta bere pentsamenduarekin koherentzia osoz.

Azkenik, Anasagastik azken urteetan “Irujoren memoria gure gizartean bizirik jarraitu dezan” egin duen lanean jarri zuten enfasia. Esan beharra dago ere, Manuel Irujoren artikuluak bildu eta komunikabide ezberdinetan aipatzeaz gain, Irujo Etxearen kolaboratzaile eskuzabala izan dela argitalpen eta hitzaldia ezberdinetan, eta behin baino gehiagotan egon dela Irujo Sari honen aurreko edizioetan.

Afiliate
Geroa Bai
Parlamento de Navarra