Agiriak
Iritzi Artikulua
2016/03/08
Berdintasuna, ahalduntzea eta heziketa, lanerako ardatz nagusiak
Nazio Batuen erakundeak esaten du Emakumearen Nazioarteko Eguna une egokia dela orain arte erdietsitakoei buruz hausnartzeko,aldaketa gehiago eskatzeko eta beren adore eta irmotasunarekin herrialde eta erkidegoen historian eginkizun esanguratsua burutu duten emakumeen papera goraipatzeko. Hori gogoan, hauxe hartu da 2016ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako goiburu: 2013 urtean 50-50 Planetaren alde: eman dezagun genero berdintasunerako urratsa.
doc 28 KB
Efemeride honen sorburua dago oihalgintza sektoreko emakume langile estatubatuarrek data esanguratsu bitan bideratu zuten borroka. 1857 eta 1908ko martxoaren 8an, hain zuzen, New York hirian lan baldintza ezin okerragoengatik eta jasotzen zituzten soldata eskasengatik irten ziren protestan eta lan baldintzak hobetzea aldarrikatzen. Une hartatik aurrera, 1910ean martxoaren 8an Kopenhagen egin zen Emakume Sozialisten Nazioarteko Kongresuan aldarrikatu zen egun hori izango zela Emakumearen Nazioarteko Eguna,emakume langileek esplotazio kapitalistaren kontra egin zituzten lehen ekintza haiek burutu zituzten emakumeak omenduz.
Martxoaren 8ko mugimendu langile honen hasierak, lan egiteko eskubidea eta laneko diskriminaziorik eza, botoa eta herri karguak izateko eskubidea ez ezik, azkenean, beharrezko jotzen zelako, esparru guztietan emakumearen eskubideak aldarrikatzeko ere baliatu izan da.
Efemeride honen iturburuari erreparatuta, konturatu egiten gara esparru batzuetan,besteak beste emakumeen sufragio unibertsalean edo lan egiteko eskubidean, aurrera egin dugula, baina egun honen aitzindariek zuten arazo berbera daukagu oraindik, gizarte moderno honetan "soldata-arraila" deritzona dagoelako.
Nafarroako emakumeek, Emakume eta Gizonen soldata berdintasunerako Nazioarteko Eguna ospatu den otsailaren 22ari esker jakin ahal izan dugu gizonek baino % 30 edo %40 gutxiago irabazten dugula, hau da, urtean beraiek baino 77 ordu gehiago lan egin behar dugula beren soldatara iristeko, edo, bestela, urtean beraiek baino egun gehiagotan lan egiten dugula musutruk. Horri erantsi behar zaio emakumeen lana, gehien bat, lan prekarioa dela, ordutegi aldetik, iraupen aldetik zein egin beharreko lanaren izaera aldetik. Mundu osoko emakumeok, beren artean emakume nafarrok, nazioarte mailan zein estatu mailan, paper gainean eskubideak aitortzen dizkiguten legeen aurrean aurkitzen gara, baina ezin dugu praktikan jarri eta errealitate horrek agerian uzten du halako egunak beharrezko egiten zaizkigula gure eskubideen alde lan egiten jarrai dezagun.
Azken urteotan emakumearen ahalduntzeaz hitz egin izan da, gizarte patriarkalek ezarri dizkiguten estereotipoak gainditzeko beharraz, bizi garen gizartean berdintasun egoeran integratu gaitezen. Ahalduntze hori erabat ezinbestekoa da baina botere hartze horri gehitu behar diogu berdintasunezko heziketa, baina ez bakarrik emakume eta neskatoentzat baizik eta baita gizon eta mutilentzat ere, haiek ere osatzen baitute gure gizartea. Berdintasuna Gobernuetan garatzen diren politika guztietan gai transbertsal gisa jorratu ezik, gizartea ez delako gizarte berdintzailea izango, emakume eta gizonen eskubideak ez baitira baldintza bertsuetan egikarituko.
Arestiko hori guztia esanda, Nafarroako EAJ-PNVren aldetik ulertzen dugu ezinbesteko dugula Nafarroako gizarte osoari adieraztea berdintasun,ahalduntze eta hezkuntza plan eta politika guztiak bultzatu beharrarekin hartu dugun konpromisoa,Nafarroako emakumeek bizi diren gizarte honetan beren eskubideak askatasun eta berdintasun osoz balia ditzaten eta emakume izatea ez dadila eragozpen edo oztopo izan Nafarroako bizitza sozio-ekonomikoan integratzeko eta garatzeko.
Nafarroako EAJ-PNV osatzen dugun emakumeok lan egingo dugu erabat konbentzituta nafar gizartea gizarte hobea izango dela Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna egiazkoa eta eraginkorra den momentutik aurrera.
Egilea Nafarroako EAJ-PNVren burukide eta berdintasun eta genero indarkeri gaietan espezializatutako abokatua da
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
José Ángel Agirrebengoa
-
Foro Iruña