Agiriak

rss Ezagutzera eman

Iritzia

2007/07/03


Lesakako Herriari

Diario de Noticias


Gutun honen bitartez gure esker beroena luzatu mahi diogu Lesakako herriari botoen bidez gugan adierazi duen konfiantzagatik, egun hauetan erakusten ari diguzuen bezala. Urte askotan koalizioan joan eta gero, aurten bakarrik aurkeztu gera eta 22 botoengatik ez dugu gehiengo absolutua atera. Argi dago herria gure gestioaren alde dagoela. Tamalez, politikan Lesakan gertatu den iruzurra egiteko aukerak badaude. EAk eta Oninek egin dutenari ez diogu guk izenik jarriko, azken finean eta guri egin diguten minaren gainetik herriari egin dioten iruzurra bait dago. Baina batez ere min gehien egiten diguna gure programa garatu ahal ez izatea da. 

Oninengandik (Aralar) ez genuen gutxigo espero, batez ere 4 urte hauetan izan duten portaeragatik, kanpainaren azkeneko eguneko eraso maltzurra ez aipatzeagatik. Jakina da beraiek hauxe adierazi dute: "Onin EAJ-PNV alkatetzagatik bozkatzeko sortu zela", horretarako biztanleria engainatu behar baldin bada ere eta beraien siglak gorde.

EAren kasuak, berriz, min gehiago egin digu. Azkeneko 4 urte hauetan harreman ona izan dugu eta gurekin lan egiten jarraitu nahi zutela erran digute behin eta berriro. Beraien botoa bere buruari eman behar zutela adierazi zuten momentuan konturatu ginen alkatetza nahi zutela, ongi baitzekiten. Oinen botoa beraiendako izanen zela. Benetan boto gehien lortu zuen taldeak alkatetza hartzea nahi baldin bazuten aski zuten bere botoa xuria izan behar zela erratea. 

Udaletan, eta edozein harreman politikoan konfiantza sortzea neketsua da, bainan konfiantza hori zapuztea berehala lortzen da, batez ere Lesakako udalaren eraketan gertatu den bezala EAkoek maltzurkeriaz jokatu dutenean eta dauden akordioak bete ez dituztelarik. 

Hau dena dela eta, egungo alkatea bere burua artekari bezala orain aurkezteak ez du ezertarako balio, EAJ eta Onin (Aralar) talde maioritarioen arteko epaile gisa izendatuz saiatzen. Eusko Alkartasunak ez du ustekabean alkatetza eskuratu, hori ez da egia: bilatu du eta hori lortzeko maniobratu du, nahiz eta horretarako gehien bozkatutako zerrendek alkatetza eskuratzeko akordio orokorrak alde batera utzi. 

Guk geuk, erantzukizunez eta leialtasunez, oposiziotik lesakarren bizitza-kalitatea hobetzeko tinko-tinko jarraituko dugu lanean, kontuan izanik haien gehiengoak joan den maiatzaren 27an EAJ-PNVrengan konfiantza jarri zuela. 

Juan Fermin Mitxelena
Lesakako EAJ-PNV Taldea

EGILEA


Juan Fermín Mitxelena

Gure Egileak

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua