Agiriak
Think Gaur Nafarroa 2020
2010/02/08
ZER DA THINK GAUR NAFARROA 2020?
Nafarroako EAJ-PNVk 2010 urtean beteko ditu 100 urte, 1910 hartan Aranzadi, Kanpion , Irujo eta beste hainbaten artean gure Nafarroa honetan sortu zutenetik. Data horrekin bat eginik eta Nafarroak une honetan bizi duen marko sozio-politikoak bultzatzen gaituelarik, NBBren barruan ikusi dugu badela goitik beherako azterketa egiteko garaia, gaur egun Foru Erkidegoan Alderdia dagoen benetako egoeraren gaineko azterketa sakona.
Horretarako, ezinbestekoa da azterketa sakona egitea
Gure Foru Erkidegoan
Gure autogobernuan
Ezinbesteko dugun baketzean, ezer ahaztu gabe
Europarekiko harremanean
Bere ekonomiaren eta sektore ekonomikoen lehiakortasunean
Gure garapen maila BPGren eboluzioaren arabera ez ezik, gure giza garapenaren arabera ere neurtzeko dugun beharrizanean,
Jasangarritasun irizpideak politika horizontal gisa aplikatzeko beharrizanean
Denontzako eta kalitatezko zerbitzu publikoak izateko derrigorrean ,
Gizarte bazterketa ekiditeko gutxieneko batzuk bermatzean,
Gure ondare kulturala sendotzean ,
Euskararen garapenean, Nafarroako berezko hizkuntzetako bat den aldetik, Nafarroako hiritarren ikasteko borondatean oinarrituta ,
eta abar...
Baina, berraztertze honetarako dugun beharra harago doa.
Prozesuak 2020 urtea markatzen du; hau da, gakoa gaur egun dugun egoera ikustea da, etorkizunera begirako ildo estrategikoak ezar ditzagun. Horixe izango da Nafarroako gizon eta emakume guztiokin izenpetu nahi dugun konpromisoa.
Gure helburua, betikoa da: Nafarroarentzat ahal den garapen mailarik gorena erdiestea, hiritar nafar guztien ongizate mailarik handiena ahalbidetuko duena: Gure helburuaren oinarrian, pertsonak izango dira beti. Helburua betikoa da, eszenatokia baino ez da aldatzen. Oraingo honetan, eszenatoki hau globala da eta guk globalizazioa " baikortu" egingo dugu, gure geroa bera ere globala delako.
EAJ-PNVren aurrekaria Europa da.
Europa izan zen gure erreferentziazko eredua 1950 urtetik. Oraingo honetan, aurrerako pausua ematea dagokigu. Enpresak jadanik ematen hasi diren urratsa. Hasi dira dagoeneko gure profesionalak eta gure unibertsitateak, kirolariak, artistak, ikasleak.... Denak daude arestian aipatu dudan eszenatoki global horretan
Gure erronka hau, eszenatoki global horretan kokatzea da eta horregatik egin nahi dugu Nafarroatik bertatik eta Nafarroa herriarentzat, martxan jarri nahi ditugun konpromiso eta jarduera bilduma. Ekimen hau, epe labur eta ertainera egingo dugu, gure herriak ahalik eta kokapenik egokiena izan dezan esparru globalizatuan ".
Segundotik segundora aldatuz doan mundua.
Eta Nafarroak mundu horretan hartu behar duen lekuaz hausnarketa egitera eramaten gaitu.
Eta, erronka honi, ekimenerako hausnarketa prozesuari "Think Gaur Nafarroa 2020" izena eman diogu, hau da, " denon artean pentsatuko ditugu gaur, eszenatoki globalean, 2020 urterako Nafarroako gizarteari aurkeztuko dizkiogun proposamenak " .
Honakoa da EAJ/PNVk Nafarroako gizartearekin hartu nahi duen konpromisoa. Mundu mailako adituen babes eta laguntasunarekin, era irekian eta denon artean hausnarketa egitea, Nafarroa 2020 urtean non kokatu nahi dugun jakiterik izan dezagun.
Horretarako, 5 arlo nagusitan ari gara, gizarte irekiaren lehentasunak ordezkatzen dituztenak:
- Nafarroa-Europa Status Politikoa, koordinatze lanetan Iñigo Zabalza izango duena
- Berrikuntza, r Manu Aierdik koordinatuko duen gaia
- Jasangarritasuna, arduraduna Luis Javier Tellería delarik
- Gizarte Politikak, Andoni Albenizek koordinatuko duen gaia.
- Amaia Arrizabalaga, kultura eta Euskaraz arduratuko da.
Aldi berean, bidea egiteko laguntasuna eskaini nahi digutenak ere izan nahi ditugu ondoan. Nafarroaren etorkizunezko ikuspuntu hau partekatu nahi dugu. "Globalizazioaren baikortzea" egi bihur dadin.
Eskerrik asko.
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
José Ángel Agirrebengoa
-
Foro Iruña