Agiriak
Think Gaur Nafarroa 2020
2010/02/08
THINK GAUR NAFARROA 2020 PROZESUAREN GARAPENA
Think Gaur Nafarroa 2020 hausnarketa prozesua da, baina hausnarketa hau ez da berezko helmuga, ondorioak, proposamenak, apustu zehatzak izan arte ibili beharreko bidea baizik.
* Bi hausnarketa maila izango ditu:
- Aurretiaz ezarritako gai bakoitzaren inguruan adituei eta beraziaz gaitutako pertsonei egitea eskatuko zaien hausnarketa.
- Gizarteari irekia dena, hitzaldi, mahai inguru, eztabaida , jardunaldi eta abarren bidez egingo dena ( hiritargoaren parte hartzea bilatuaz, modu irekian eta ahal den anitzena izatea ahalbidetuaz)
- Adituak ( zuzeneko konpromisoa hartu duten 50 baino pertsona gehiago eta galdetuak izango diren 250 baino gehiago- kanpoko adituak-) ahalegin ikaragarria egiten ari dira honako arlo hauen inguruan:
JASANGARRITASUNA:
Nafarroarako garapen eta hazkunde jasangarrirako estrategia zehaztua proposatzeko helburua, gizarte , ingurumen eta ekonomia alorretatik abiatuta. Nafarroa herriarentzat hazkunde jasangarrirako eredu berria diseinatzea izango da giza- oparotasun, iraunkortasun eta ikusteko gaitasun terminotan. Horretarako diagnosi zehatza egiten ari gara indarguneak, ahultasunak, mehatxuak eta aukerak aurreikusten dituena.
BERRIKUNTZA:
Manu Ayerdik zuzentzen duen berrikuntza taldea zehatz-mehatz dago jardunean helburuak, sektore estrategikoak eta lerro estrategikoak zehazte aldera, Nafarroarako garapen ekonomikorako eredu berria diseinatzeko xedez; talde honetan bildu diren adituen arabera Nafarroak aurrez aurre duen erronkarik handienetakoa baita nazioarte mailan lehiakorrak izango diren gizartea eta ekonomiak eraikitzea .
Horretarako, ekonomia, enpresa eta sindikatuetako eragile nagusienen iritzi, azterketa eta balorazioak biltzen ari dira.
GIZARTE POLITIKAK:
Hainbat dira arlo honetan jorratu beharreko arloak eta sektoreak, eta hauetan guztietan gako nagusiena da Nafarroako hiritarrentzako ongizatea bilatzea. Hortaz, ugariak dira Think Gaur Nafarroa 2020 prozesu osoa osatzen duten lan taldeak lotzen dituen gai transbertsalak. Hauetako bat, gure zerga sisteman egin beharreko birplanteaketa, Nafarroako gizartea bera izan dadila onuradunik handiena, onurak gizarteari zuzenduak izan daitezen eta zerbitzuen hobekuntza eman dadin zenbatekoan eta batez ere kalitatean.
KULTURA ETA EUSKARA:
Think Gaur Nafarroa 2020 egitasmoko Kultura eta Euskara taldea kultur politika serioaren eta Kultur Egitasmo Estrategikoaren aldeko apustua eskatzeko proposamenak lantzeko eta aurkezteko osatu da, helburu zehatz eta argiak jarrita. Gauza bera bilatzen dugu Euskararen inguruan, hizkuntza politika eraginkorragoa eginez, gure hizkuntzaren errealitate sozialari hobeto egokitua.
Kulturaren esparruan arloaren arduraduna Amaia Arrizabalaga izango da, lehen harremanetarako eta gure erkidegoak bizi duen egoera aztertzeko lehen fasearen ostean honakoa adierazi du " Nafarroak zaindu eta bultzatu beharreko kultur ahalmen handia du eta lehenagoko garaiotan aitzindaria izan da kultur arloan ( esate baterako 80. hamarkadan hiriguneetan garatu zen kultur mugimendua) . Gaur egun, ahalmen kultural hori hilzorian dago ez dagoelako kultur politika seriorik, ez dagoelako planifikazio egokirik. Ezinbestekoa da arte produkzio osoari ibilbide jarraitua bermatzea. Beharrezkoak dira sorkuntza industriaren sustapenari balorea emango dioten eta datozen belaunaldiengan sorkuntzazko gogoa eta izpiritua indartzeko ekimen zehatzak. Horrekin guztiarekin batera, beharrezkoak ere badira EB osatzen duten herrien artean artisten prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetuko duten bekak, gero eta gehiago zabalduko den globalizazio batean, kultur propioaren eta apustu moderno eta berritzaileak antzematearen arteko oreka bilatuaz.
ESTATUS POLITIKOA:
Nafarroako EAJ/PNVren Nafarroa/Europa arlorako lan talde egonkorra osatu da eta bere barnean biltzen ditu gai hauen inguruan adituak direnak: Zuzenbidea, Soziologia, Filosofia eta Historia. Era berean, hausnarketa prozesurako ekarpenak egiterik duten pertsona eta erakunde zerrenda egin da , pertsona hauen ezagupenak edo esperientzia praktikoa kontuan harturik eta espektro politiko eta ideologiko zabaletik abiatuta.
Irailetik bertatik, talde hau lan agiri baten zirriborroa lantzen ari da prozesuari ekarpenak egin nahi dizkioten kanpoko laguntzaileei eztabaida eta kontsulta modura aurkezteko.
Taldeak iturriak biltzeko protokoloa eratu du - zentzurik zabalenean hartuta- eta etengabe eguneratzen da, bertan bildurik geratuko dira Taldeko kideek erabili dituzten iturrien datuak eta laguntzaile bakoitzak egin dituen ekarpen ezberdinak.
* EAJ-PNV barruan ahalegin handia ematen ari gara eztabaida bultzatzeko, adituak eta profesionala mugiarazteko. Agiri, bibliografia eta ekarpen kopuru garrantzitsua lantzen ari gara, azterketa sakona egin ostean, laburbildutako agiria izan dezagun, 2020ko Nafarroaren gako nagusiak bilduko dituena eta alderdi honek gako hauetara egokitzeko onartu behar dituen apustuak bateratuko dituena.
* Urtarriletik aurrera, prozesu hau hiritarren parte hartzera irekiko da aurkezpen, hitzaldi, eztabaida, mahai inguru eta prestakuntza jardunaldien bidez. Publikoak eta irekiak izango dira eta interakziotik abiatuta, bertan emandako ekarpenek ere lagunduko dute THINK GAUR NAFARROA 2020 behin betiko agiria egituratzen eta gorpuzten.
* Prozesuari azken agiria aurkezteko ekitaldiarekin emango zaio amaiera, 2010eko maiatzean.
THINK GAUR EUSKADI vs THINK GAUR NAFARROA?
EAEn ,EAJ-PNVk Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoa garatu zuen 2008 urtean eta 2009 urte erdira arte. Prozesu haren neurria historikoa izan zen; EAEn ez ezik mugaz bestaldean eta hainbat herrialdetan islatu zen, eta bidai bakoitzetik ekarpen garrantzitsuak ekarri ziren. Horri esker, agiri esanguratsua egiteko aukera izan zen " 2020 urteko eszenatokiko nazioarteko joerak" titulupean. Agiri hau oso kontuan hartzen ari gara Nafarroako prozesua diseinatzeko orduan, berau global eta unibertsala baita.
Hortik abiatuta, Think Gaur Euskadi 2020 egitasmoak bere arloak jorratu zituen bertoko eta kanpotik etorritako adituen laguntasunarekin; beti ere EAE oraingo eta etorkizuneko eszenatoki gisa hartuta. Parametroak, jakina, ez dira berdinak.
Nafarroako EAJ-PNVk 2010ean beteko ditu Foru Erkidegoko bere lehen 100 urteak eta horregatik uste du ahalegin hau Nafarroan bertan eta Nafarroari begira egin behar dela, bertako bektore, parametro eta inguruabarrak kontuan hartuta. Tokiko adituekin, etorkizuneko Nafarroaren aurreikuspenak kontuan hartuta. Baina, batez ere, oraingo nafar gizartearekin batera.
Gure Egileak
-
Andoni Ortuzar
-
José Ángel Agirrebengoa
-
Foro Iruña