Agiriak

rss Ezagutzera eman

Think Gaur Nafarroa 2020

2010/11/20


"THINK GAUR NAFARROA 2020" EMAITZEN LIBURUA

THINK GAUR NAFARROA 2020 HAUSNARKETA PROZESUAREN ONDORIOAK EMATEN DITU EZAGUTZERA NAFARROAKO EAJ-PNV HONEK, 300 PROPOSAMENAK DIRELARIK

"Herri hau, gure ahalegin, gure idei eta gure irizpidearekin eraiki nahi dugu. Ez dugu onartuko besteek gurea dena erabakitzea ", Jose Angel Agirrebengoa

pdf 2 MB

JAITSI




        EAJ-PNVk Think Gaur Nafarroa 2020 prozesuaren lehen ondorioak aurkeztu beharri ditu, honakoa delarik "Nafarroako EAJ-PNVk era zintzo, ireki eta gardenean Nafar gizarte osoari egiten dion etorkizunerako eskaintza eta konpromisoa hartzen dugu praktikan jarriko dugula gauden toki guztietan" azaldu du Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak.

       150 aditu izan dira prozesuan eta hauetako 50k parte hartze jarraitua izan dute 8 hilabeteko iraupena izan duen Think Gaur Nafarroa prozesuan. Lanaren ondorio dira 5 jarduera arlotan banatzen diren  308 proposamen: Berrikuntza, Gizarte Politikak, Kultura eta Euskara, Jasangarritasuna eta Nafarroa-Europa. "Gure helburua da ahal dugun garapen eta ongizate mailarik handiena lortzea. Nafar gizartearekin dugun konpromisoa da" azaldu du egitasmoaren koordinadoretako bat izan den Iñigo Zabalzak.

        "Herri hau gure ahaleginarekin, gure ideiekin, gure irizpidearekin eraiki nahi dugu. Ez dugu onartuko besteek gurea dena erabakitzea, ez dugu Nafarroa menpeko egiteko eredua onartuko. Horregatik diseinatu dugu Think Gaur Nafarroa 2020, pertsonen eskubideak, duintasuna, solidariotasuna, justizia soziala , nafar guztien bizitza kalitatea defendatuko duen eredu alternatiboa izateko. Eta hau dena, gizarte txikia osatzen dugula kontuan izanda. Txikiak izanik munduan kokatu behar dugu eta toki hau gu guztiona da" azpimarratu du Jose Angel Agirrebengoa NBBren presidenteak.


        Proposamenak ezagutu nahi badituzu, "Think Gaur Nafarroa 2020" liburua jaitsi ahal duzu web gune honetan bertan.

Gure Egileak

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua