Prentsa Aretoa
2014/08/28
Manu Ayerdi PSNrekin “hitz egitearen” alde agertu da, UPNri tokia kentzeko
Manu Ayerdi, EAJ-PNV Napar Buru Batzarreko presidentea eta Geroa Baiko legebiltzarkidea, Nafarroako Alderdi Sozialistarekin hitz egitearen alde agertu zen atzo Radio Euskadin emandako elkarrizketa baten. UPNren gobernuarekin “amaitzea” litzateke helburua, Espainiako gobernuak horrenbeste “erasotako” Foru Erkidegoaren egungo autogobernua defendatuz.
Ayerdik Uxue Barkos Nafarroako Parlamenturako koalizioaren hautagai gisa ikusten duela adierazi zuen eta koalizioak irailaren 6an Kontseilu Nagusia duela gogorarazi zuen. Egun horretan Nafarroako Ganberarako eta Iruñako Udalerako hautatuak aukeratzeko formula onetsiko da.
NBBko presidentearen aburuz, Barcosi esker “ondo taxutu eta hartutako buruzagitza mantenduko da eta ikuspuntu horretatik, eskaintzen dugun planteamendua eta mezua argiak izango direla uste dut. Gainera, lagunduko dion talde aparta izango du Uxuek”, gehitu du.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22