Prentsa Aretoa

2015/05/07

Nafarroan aldaketaren kanpaina abiatu du Geroa Baik

‘Nafarroa bere onera ekarriko dugu‘ lemapean, Nafarroako Gobernurako presidentegaia Uxue Barkosek aditzera emanen du programa zorrotz, zentzudun eta aldaketa lasai, adimentsu eta ezinbestekoa ahalbidetuko dueña.

rss Ezagutzera eman
Nafarroan aldaketaren kanpaina abiatu du Geroa Baik

ARGAZKIA JAITSI

Geroa Baik hauteskunde kanpaina Iruñean abiatu du jendarteari mezu argia helaraziz: “Aukeratu benetako aldaketa”. Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek kanpainarako lema azpimarratu du: “Nafarroa bere onera ekarriko dugu, guztion eta guztiontzako Nafarroa”. Geroa Baik “bere etorkizunari eta jendarte osoarenari ilusioz eta esperantzaz aurre egitea” eskatu die hiritarrei, eta “ez daitezela ezkortasunean eta proiektu politikorik gabe Nafarroa agortzen jarraitzeko beldurra sartu besterik egiten ez dutenen augurio faltsuetan eror”.

 Uxue Barkosek “etorkizunari ausardiaz eta baikortasunez aurre egiteko garaia” iritsi dela defendatu du, “herdoildutako kudeaketa politiko ez eraginkorra eta krisialdiaren aurrean sozialki bidegabea aldatzeko beldurrik gabe, eta denon artean etorkizun hobea eraikitzeko gai izango garenaren uste osotik”. “Etorkizunak baditu nafar jendarteak merezi dituen ilusioa eta konponbideak” amaitu du.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua