Prentsa Aretoa
2015/05/09
Uxue Barkosek Nafarroan Aldaketaren eragile izateko deia egin dio gazteriari
Gazteok Baiko kide eta Nafarroako Parlamenturako hautagai Jokin Castiellak gazteei zuzendu die mezua eta Geroa Bairentzako botoa eskatu die: “begirale pasibo izatetik, eragile aktibo izatera egin behar dugu salto. Gure botoarekin eraikiko dugu alternatiba”.
2011ko azaroan egindako Nabarreriako Hitzarmenaren aldeko aldarria egin du gaur Nafarroako Gobernurako presidentegaia Uxue Barkosek. Bertara itzuli da Gazteok Baiko gazteek lagunduta eta bertan, gazteek politikan duten papera eta zeresana nabarmendu du, “gure geroaren oinarri baitira, gure orainaren sustatzaile diren gazte hauek”, esanez.
Topaketan bat egin dute Gazteok Baiko gazteek, Nafarroako EGIko gazteak barne, bai eta Iruñeko Udalerako eta Nafarroako Parlamenturako hautagai zenbaitek ere. Horretan, Barkosek azpimarratu nahi izan du gazte hauek proposatu berri duten “Emantzipazio Legea izanen denaren zirriborro zorrotz, borobil zein beharrezkoa. “Hauxe da gazteria politikan erabakiak hartzeko nahitaezko subjektua denaren adibiderik argienetako bat”, gaineratu du.
Garapen adimentsua, integratzailea eta jasangarria da lege zirriborro horren ardatza, prestakuntza eta hezkuntzan, enpleguan eta etxebizitzan gazteek dituzten beharrak zehaztuz eta horiei erantzunak emateko proposamenak luzatuz.
Gazteok Baiko kide eta Nafarroako Parlamenturako hautagai Jokin Castiellak gazteei zuzendu die mezua eta Geroa Bairentzako botoa eskatu die: “begirale pasibo izatetik, eragile aktibo izatera egin behar dugu salto. Gure botoarekin eraikiko dugu alternatiba”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22