Prentsa Aretoa

2015/05/11

Geroa Baik kalitatezko hezkuntza publikoa eta unibertsalarekin konpromisoa agertu du

Koalizioak, datorren legegintzaldian gobernu ardurak izanez gero, Sarrigurenen ikastetxe publikoa eta institutua egingo dituela ziurtatu du.

rss Ezagutzera eman
Geroa Baik kalitatezko hezkuntza publikoa eta unibertsalarekin konpromisoa agertu du

ARGAZKIA JAITSI

Geroa Baik datorren legegintzaldian Sarrigurengo “beharrizanak” ase eta egungo zentroaren instalazioak ordezkatuko dituen ikastetxe publikoa eraikitzeko konpromisoa hartu du, gaur egun ikasleak “ia pilatuta” baitaude.

Gainera, koalizioak Sarrigurenen institutua eraikitzeko konpromisoa hartu du ere, datozen maiatzaren 24ko hauteskundeetan Nafarroako Gobernuan bai eta Eguesibarko Udalean erantzukizuna jasotzen badu.

Horrela eman dute aditzera Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen zerrendaburua Uxue Barkosek, zerrendan bigarren eta NBBko presidentea den Manu Ayerdik eta Bailarako alkate eta berriro hautagai den Alfonso Etxeberriak, Sarrigurengo ikastetxe publikoaren ondoan egin duten hauteskunde ekitaldian.

Uxue Barkosek UPNk “sare publikoa itundutako sarearen aurka jartzen saiatzen ari dela” kritikatu du, eta tinko ziurtatu duenez, “aldaketaren Gobernuak horrekin bukatuko du, eta finantzaketaren bidetik eginen dugu”.

Barkosen aburuz, une hauetan Nafarroan hezkuntzak “gure ikastetxeen bizitza eta gure sare publikoarena ere baldintzatzen ari duen finantzazio urritasun argia du”, eta Sarrigurengo kasuan UPN “hartutako konpromisoak ez da betetzen ari eta horrekin ez da Eguesibarko bizilagunen benetako beharrizanei erantzuna ematea ari”. “Ikastetxe bat eta ondorengo institutua ez eraikitzearen honetan agerikoa den inposaketa politiko onartezina dago”, errepikatu du Barkosek.

LANBIDE HEZIKETAREN ALDEKO APUSTUA

Ekitaldi berean, Nafarroako Parlamenturako zerrendako bigarren eta Napar Buru Batzarreko presidentea Manu Ayerdik, Lanbide Heziketa etorkizunerako “apustu estrategiko” moduan ulertzearen garrantzia azpimarratu du, batera azpimarratu duelarik “alor honetan Nafarroak, aurreratuenen dauden herrialde europarrekin alderatuz, hobetzeko tarte handia duela oraindik ere”.

Ayerdik Lanbide Heziketa “gaineratutako balioko enpleguetan eta ez soldatetan oinarritutako hazkunde ereduarekiko apusturik koherenteena” dela defendatu du. “XXI mendean sartzen gaituen apustu estrategikoa da” ziurtatu du.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua