Prentsa Aretoa
2015/05/14
Geroa Baik euskararentzako diskriminazio positiboa defendatzen du, nafar guztion ondarea baita
Koalizioak “bizilekua edozein eremutan edukita ere, nafarron eskubideak berdintzea” du helburu
Nafarroako Parlamentura Geroa Bairen zerrendako hirugarren Koldo Martínezek “diskriminazio positiboa” defendatu du euskararentzako, “bizilekua edozein hizkuntza eremutan edukita ere, nafar guztion ondarea baita”.
Horrela esan du Martínezek koalizioak Iruñeko Konpainia enparantzan, Hizkuntza Eskola parean hain zuzen ere, egin duen ekitaldian. Bertan, hizkuntza politikaren inguruko proposamenak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendako zazpigarren María Solanarekin.
Martínezek, bere koalizioak defendatzen duen hizkuntza politika “diskriminazio postiboan oinarritzen dela” azaldu du, “ahulena den hizkuntza babesteko berdintasuna eta eskubideen parekidetasuna baititu helburu, bai eta askatasuna oinarri”. “Ez diogu inori ezer inposatuko ez eta ekidingo, administraritzatik euskararen ezaguera eta erabilpena bultzatu bai ordea”, zehaztu du.
Hautagaiak, “zeharkako politika, hau da, administraritza publikoko departamentu guztien arduraren alde” egin du, bai eta defendatu “euskara nafar guztion ondarea” dela, “bizilekua edozein hizkuntza eremutan edukita, ideologia edota sentitzen duten nortasuna direnak direla ere”
Bestalde, Martínezek “foru Administraritza nortasun eta hizkuntza eztabaida faltsu batetan tematu” dela kritikatu du, “euskara beste hizkuntza atzerritarren aurka jarriz”. “Foru Administraritza urte guzti hauetan euskarari diru-laguntzak murriztean tematu da, euskarari ematen zitzaizkion zenbait diru-laguntza erabat deuseztatuz, euskararekiko erabat aurkakoa den komunikazio politika eginez, eta hau zeharo onartezina da, ez baita inondik inora demokratikoa”, gaitzetsi du.
Martinezen aburuz, “euskararen hizkuntza politikaren helburua berdintasuna da, nafar guztion eskubideen parekidetasuna”. “Guk ahalik eta elebitasun orekatuena nahi dugu”, esan du hautagaiak, bere hizkuntza politikaren oinarrian “Hizkuntza Gutxituen eta Eskualde Hizkuntzen Europako Kartaren defentsa” dagoela zehaztuz, “espainiar Estatuak 1992an sinatutako eta 2001ean berretsitako karta, eskubide karta alegia, era batean edo bestean derrigorrean bete beharrekoa”.
“PENTSAMOLDE ALDAKETA BAT BEHAR BEHARREZKOA DA”
Bere aldetik, María Solanak “pentsamolde aldaketa bat behar beharrezkoa dela” esan du, “Nafarroako hiritar orok euskara propio bezala ulertu behar baitu, eta hori onarpenetik egin beharra dago”. “Funtsezkoa da Nafarroan euskararekiko harrotasuna berreskuratzea, euskara aberastasun bezala ulertzearen harrotasuna”, defendatu du.
Horretarako, gehitu du, “neurriak orain hartu behar dira, pentsamolde aldaketa hau bultzatzea administraritzaren eskumenen barne baitago”. Hainbat proposamenen artean, “lege erreformak, euskara bultzatzeko politikak eta euskaraz egiten duten hedabideentzako bai eta helduen euskalduntzerako partida ekonomikoak”, aldarrikatu ditu.
Araudi erreformak direla eta, Solanak “135/1993 Foru Dekretua berreskuratzearen” alde egin du, “2003ko Foru Dekretu atzerakoia indargabetzeko, modu onartezinean euskara administraritza publikoan eta hizkuntza paisaian mugatu baitzuen”, bai eta “nafar hiritarren hizkuntza eskubideak mugatzen dituzten arau guztien” erreformaren alde ere.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22