Prentsa Aretoa

2015/05/15

Geroa baik udal autonomia sendotzearen aldeko apustua egin du Estatuaren setakeria berzentralizatzailearen aurrean

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek “udal autonomia bere osotasunean ulerturik, sendotzeko eta erabat bermatzearen” aldeko konpromisoa hartu du, bai eta tokiko administraritza “hiritarretatik hurbilena” dela aldarrikatu, “berriki Estatuak orain arte tokikoak ziren eskumenak berzentralizatzeko duen setakeriaren aurrean”.

rss Ezagutzera eman
Geroa baik udal autonomia sendotzearen aldeko apustua egin du Estatuaren setakeria berzentralizatzailearen aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Barkosek, udal hauteskundeetarako hautagaiekin ostiral honetan egin duen elkarretaratzean, prentsaurrekoa eskaini du Nafarroako Parlamenturako hautagai eta NBBko Burukidea den Unai Hualderekin batera tokiko administraritzaren inguruko proposamenak aurkezteko.

   Zerrendaburuak azaldu duenez, koalizioak tokiko administraritzaren inguruan “Tokiko Autonomiaren Europako Kartan finkatuta dagoen subsidiariotasun printzipioan oinarriturik” dauden politiken aldeko apustua egiten du. Barkosen arabera, “honek, hiritarrak hurbilen duen administraritzaren posizioa sendotzeko ekimen publiko tinkoa eskatzen du, tokiko autonomia bere osotasunean ulertuz sendotu eta erabat bermatzeko”.

Horrek guztiak, gehitu du, “erakundeak hiritarrei hurbiltzea esan nahi du, udalei tokiko administraritzak gardentasunez kudeatzeko tresnak ematea eta prozesu parte hartzaileak bultzatuz herritarretatik gertu egotea”.

Gobernu zentralaren “setakeria berzentralizatzailearen” kritikan, Barkosek “Konstituzioaren 135 artikuluaren erreforma” aipatu du, bai eta “konstituzio-erreforma honetatik eratorri den aurrekontu egonkortasun eta finantza jasangarritasunaren inguruko araudi guztia” ere. “Honek eragin zuzena izan du tokiko alorrean, Tokiko Administraritzaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun legea dela eta”, gehitu du.

Nafarroari dagokionez, “Tokiko Maparen beharrezko erreforma arrakastaz garatzeko UPNren porrot berria” kritikatu du hautagaiak. Zentzu honetan, “UPNk eta Javier Esparzak ere gai honen kudeaketan porrot egin dutela” iritzi du, “ez baitute amaitzear dagoen legegintzaldi honetan gai honen inguruan aho batez onartu zen parlamentuko mandatua betetzea lortu”

“UPN eta Esparza buru, gure tokiko erakundeen eskumenen inguruan Tokiko Mapa erreformatzeko proiektu eta ekimenek asmo gutxiko planteamenduek irudikatzen dituzte, ez baitute tokiko autonomia bermatzeko beharrezkoa den finantzaketa nahikorik eduki, Nafarroako tokiko erakundeei bizkar ematen eta benetako prozesu parte hartzailerik gabe hasi zutelako erreforma, azkenik ezer ezean geratuz”, ziurtatu du.

Gainera, “Nafarroako eskualde guztiek ez dute trataera berdina jasotzen Nafarroako Gobernuaren aldetik” gaitzetsi du Barkosek,  “gobernu ekintzaren berplanteamendu bat beharrezkoa delarik bai eta Komunitateko eskualde ezberdinen arteko oreka bilatzen duen benetako eskualde politika bat”.

 

“LEHENTASUNEZKO” EKIMENAK

Bere aldetik, Unai Hualdek tokiko administraritzaren inguruan Geroa Bairen “lehentasunezko” ekimenak aurkeztu ditu, hala nola “behin legegintzaldia hasita elkarrizketa prozesu bat hasi, behetik benetako prozesu parte hartzaile bat adosteko horrela tokiko administraritza berregituratuz,  bai eskumenen aldetik bai finantzaketa eta egituren aldetik ere”.

Halaber, koalizioak “egungo errealitateari egokitzeko plan zuzendariak aldatzea bultzatzearen” alde egiten du, bai eta “legegintzaldian zehar Tokiko Inbertsio Plana berrezartzea azken urteetan bere horretan geratu diren inbertsioei ekiteko eta berehalako erabilera librerako fondo bat ezarri, zehaztuko den kopuruarekin, tokiko erakundeek larrienak deritzoten inbertsioak egitea ahalbidetzeko”.

Bestalde, Geroa Baik “departamentu barruan unitate espezializatu bat sortzea” proposatu du, “beharrezkoak diren baliabideekin, herri partaidetza eta gardentasun neurrien ezartzean tokiko erakundeak aholkatzeko, bai eta eskualdeei dagokionez gobernu ekintza orekatua garatzea, eta Gobernuko departamentu ezberdinen aldetik diru-laguntza finalisten diseinuan udalen iritzia kontutan hartzea bermatzeko mekanismoak artikulatzea”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua