Prentsa Aretoa

2015/05/18

Barkosek UPNk kanpainan “tentsioa, probokazioa eta beldurra” sartzea kritikatu du

Haren aburuz, egun “Nafarroako gizarteak, sofritzen ari den egoera larriari besterik ez dio beldurrik eduki behar”

rss Ezagutzera eman
Barkosek UPNk kanpainan “tentsioa, probokazioa eta beldurra” sartzea kritikatu du

ARGAZKIA JAITSI

Foru Parlamenturako Geroa Baiko zerrendaburu Uxue Barkosek, UPNren aldetik kanpainan “tentsioa, probokazioa, eta bereziki, eta funtsean onartezina dena, beldurra sartzen saiatzea” bere koalzioak “deitoratu eta salatzen” duela esan du.

Barkosek atzo UPNk Iruñean egin zuen mitin nagusia aipatu du prentsaurrekoan eta errepikatu nafarrek “ez dutela beldurra izateko inongo arrazoirik, gizarteak pairatzen dituen benetako arazoak” ez beste.

Arazo hauen artean enplegu falta, ongizate sistemaren “desegitea”, krisialdiari aurre egiteko esfortzuetan eta “hitzarmen ekonomikoarekin eta foru ogasunarekin gure autogobernuaren” tresnen oreka falta aipatu ditu.

  “Nafarroako gizarteak zerbaiti beldurra izan behar badiogu, hori UPNk azken lau urteetan tresna horiek defendatzeko tinkotasun eza da” nabarmendu du.

 Hautagaiak azpimarratu du Geroa Baik “beldurraren kanpaina Nafarroan ezartzea ez duela onartuko”.

 

OGASUNA ETA AUTOGOBERNUAREN INGURUKO NEURRIAK

Napar Buru Batzarreko Presidentea eta Nafarroako Parlamenturako zerrendan bigarren, Manu Ayerdik azaldu ditu Geroa Bairentzat ardatz diren hiru blokeak, lehena “autogobernuaren” ingurukoa delarik, bigarrena hondoratutako ekonomia eta iruzur fiskalaren gainekoa eta hirugarrena erreforma fiskala edo zuzeneko zerga ordaintzeen ingurukoa.

 Autogobernuari dagokionez, Ayerdik, Estatuarekin aldez aurretik hitzartu ez diren arloetan zergak erregulatzeko Nafarroaren “eskumena” bermatuko duela nabarmendu du, bai eta berriki LOFCA aldatzeko akordioaren “zaintza estua eta ikuskapen zuzena” ere.

 Autogobernuarekin jarraituz, hitzarmen ekonomikotik eratorritako Estatuarekin harremen “analisirako, prestaketarako eta segimendurako dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak sendotzearen” alde egin du.

 “Ezin dugu ahaztu Nafarroak ematen duena 550 milioi euro inguru urteko direla eta BEZaren doitzeek kopuru hori luze gainditzen dutela”, azpimarratu du.

 Batera, Hitzarmenaren Batzorde Koordinatzailearen osaketaren ingurua “hausnarketa” egitera deitu du, horrela “Gobernuaren paper erabakitzailea errespetatuz”, defendatzen diren jarrerak Parlamentuaren “gehiengoaren babesa dutela ziurtatuz”.

 Beste neurri bat, zeharkako zergetan “Estatuarekin eskumenak geureganatzeko debatea hastea” da, eta bereziki “ekonomia suspertzeko eta enplegua sortu eta mantentzea” lagun dezaketen “ideietan”, gehitu du.

 Halaber, Ayerdik ECOFIN taldeetan “aktiboki lan egitearen” aldeko apustua egin du, “Europako beste estatu eta eskualdeen” zerga arduradunekin “harremanak egiten” hastera.

 Bestalde, Fernando De la Hucha jeltzaleak, Finantza eta Zerga Zuzenbidean katedraduna eta Parlamenturako zerrendan hautagai, iruzur fiskalaren inguruko proposamenak azaldu ditu, “legeak soberan daudela eta falta dena baliabideak direla” ziurtatuz.

 Horrela, neurrietako bat “Foru Ogasunari giza baliabideak eta baliabide tekniko” nahikoak ematea da, iruzur fiskala “ikerketaren” aldetik jazartzeko.

 Beste ideia bat “optimizazio fiskalerako operazio guztiak Ekonomia eta Ogasun departamentutik pasatzea” da, horrela legedian dauden hutsuneak “ixteko”.

 Hirugarren neurria tresna informatikoak “onartzea eta erabiltzea” da, bai eta “zergen aldetik garrantzia duen informazioa elkarbanatzeko euskal ogasunekin, frantsesarekin estatukoarekin elkarlana”.

 Proposamen zerrendako azkena “kontzientziazio fiskalerako kanpainak egitea” da, sistema fiskala “tresna bat” baita, eta “zein Estatu edo zein foru Komunitate nahi dugun jakin beharra dago”, eta horren arabera “sistema fiskal moderno eta berritu bat eraiki”.

 Zerga ordaintze zuzenen inguruan, egungo fiskalitatea berrikustea proposatzen dute, “koalizioak 2014ean aurkeztu zuen proposamena erreferentzia gisa hartuz”, eta Europan dagoen “joera” jarraituz zerga ordaintze sistemen diseinu eta ezarpenean.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua