Prentsa Aretoa

2016/04/12

Izaskun Bilbaok Europaren gobernu lana hobetzea aldeztu du gardentasuna eta parte hartzea sustatzera begira

Izaskun Bilbao Barandica ALDE taldeko presidenteordeak Estrasburgon defendatu du subsidiariotasuna eta proportzionaltasuna moduko protokoloak hobetzeko beharra, europar erakundeen kalitate demokratikoa hobetzera begira.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Europaren gobernu lana hobetzea aldeztu du gardentasuna eta parte hartzea sustatzera begira

ARGAZKIA JAITSI

Printzipio hauekiko errespetua zaintzeak, EBk bere eskuhartzea, marko globalagoan eragiten duelako,herritarrengandik hurbilago dauden erakundeena baino eraginkorragoa denean arautzea bilatzen duenak "europar erakundeei gardentasun eta parte hartze handiagoa emango lieke".

Izaskun Bilbao Barandicak zehaztu duenez aplikatutako prozedurak "eskasak eta formalistak izateaz gain, parte interesatuei, bereziki, eskumen legegilea duten europar erregioei epe laburregiak eskaintzen dizkiete". Era berean kexatu da betetze eza eman dela txosten hauetan erregioen parte hartze printzipioaren praktikan, printzipio hori Lisboako Itunak berariaz jasotzen duen arren.

“Estatu batzuetan, nirean, esate baterako, estatu baten iritzia ezartzeko prozedurak ez du bermatzen erregioen irizpidea arreta goiztiarreko txostenetan agertzea, ikuspuntua estatuarenarekin bat egiten ez badu. Subsidiariotasun alorrean hutsune hori badugu pentsa ezazue zer gertatuko ote den legez arautzen diren gaien funtsarekin. Bidean galtzen den guztiak europar erakundeak hiritarrengandik urruntzen ditu eta gardentasuna eta parte hartzea kaltetzen ditu”.

“Azken finean, amaitu du EAJ-PNVren Estrasburgoko ordezkariak, gai hau seriotan hartu behar dugu benetan federalismoan eta Batasunaren kontzeptuan sinesten badugu, Batasunak kideen batura esan nahi duelako. Hori sustatzeko onena da europar politikak ukitzen dituen erakunde guztiak adinez nagusiak direla ulertzea”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua