Prentsa Aretoa
2016/07/07
Zapi bat gizon handi batentzat: José Antonio Urbiola
Gaur da uztailaren 7a, Iruñeko egunhandia. Hiri handi baten egun handia. Egun berezia José Antonio Urbiola omentzeko eta bere lana eta ibilbidea eskertzeko
Uztailaren 7 a dugu gaur, Iruñeko eguna. Hiri baten egun handia, erkidego oso batena, urteotan aldaketarekin amestu duen herriarena; aldaketa gure nortasuna errespetatzeko moduan ere, euskara, gure sinboloak, gure arteko elkarbizitzaren alde. Gaur, San Fermin egunean, EAJ-PNVren aldetik aldaketa horren alde urte luzetan, eta denbora zati luzean klandestinitatean, borrokatu zuen gizona omendu nahi dugu.
Gaur, EAJ-PNVren zapia José Antonio Urbiola Machinandiarenarentzat da (Agoitz, Nafarroa, 1937). Gizon hau eredua izan da aktibismo politikoan, eredua izan da herriaren alde egin duen borrokan. Baina ez hori bakarrik, abertzale eredugarria izan da, izan daitekeen abertzalerik onenaren eredua. Hori dela eta, erabat hunkituta, Unai Hualderengandik hartu du gaur zapia, gaurko NBBren presidente eta urteotako lagun izan duenaren eskutik. Ondoan izan du EBBren presidente Andoni Ortuzar eta honek adeitasun eta estimua adierazteko hitzak eskaini dizkio Urbiola "handiari". “Urbiola alderdiaren printzipio eta baloreen enbaxadore eta ordezkari bikaina izan da Nafarroan”.
Horren egun berezian Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko lehendakari andrea ere izan da.
José Antonio Urbiolaz hitz egitea pertsona on batetaz hitz egitea da, bere jendearen eta herriaren alde lan egin duen gizonaz hitz egitea da. Eskubide sozialak eskubide politikoak eta hizkuntza eskubideak oraindik ametsen munduan zeuden garaian ere, bera lanean aritu zen eskubide horiek guztiak lortzeko. Borroka nekaezina burutu zuen eta ordainean ezbehar bat baino gehiago jaso zituen, eta hori baino gauza okerragoa ere: erbestea.
Abokatua da Urbiola, eta zuzenbide alorreko lana izan du gustuko. Napar Buru Batzarraren presidente izan zen 1992-2004 urte bitartean. Frankismo garaian klandestinitatean izan zen NBBko kiderik aktiboenetakoa. Garai hartan ere ez zitzaizkion lan errazak tokatu.
1967ko Aberri Eguna antolatzeko lanetan ere aritu izan zen Iruñeko Gaztelu Plazan, orduko denboran poliziaren aldetik zegoen errepresio handiarekin. Egun berezia izan zen hura, aldarrikapen eguna beren sentimenduak eta beren nazio nortasuna urtetan ezkutatu beharrean bizi izan ziren abertzale askorentzat.
1962an lizentziatu zen Zuzenbidean, urte bete lehenago Nafarroako EAJren exekutibako kide bihurtu zen eta 1964an EBBn sartu zen, alderdiaren exekutibarik gorenean.
Anekdota eta kontakizun asko ekar daitezke gogora bere lan politikoaz hitz egiterakoan, baina, Iruñearentzat gaurkoa bezalako egun berezian, bat ekarri behar da gogora: 1978ko Sanferminetako gertakari larrietan poliziaren emisorari irrati-amateur gisa egin zizkion grabaketak. Ordukoak dira poliziari entzun zitzaizkion hitzak "beharrezko bada hiltzera joatea" agintzeko egindakoak. Grabaketa horiek dira gertakari horien proba nagusienak eta hainbat dokumentaletan jaso dira.
Gaur da bere egun handia, gaur dugu protagonista. Egun handia,benetan, Nafarroako abertzale guztiontzat. Bere modura lan gogorra egin duten guztien egun handia, orain gauden egoerara iritsi ahal izateko. Iruñean, San Ferminetan, hauxe dugu José Antonio Urbiolari gure esker ona adierazteko eta "zapi gorria" jartzeko eguna.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22