Prentsa Aretoa

2016/09/29

80 urte Fortunato Agirreren erailketaz

1936ko irailaren 29an, Fortunato Agirre, Lizarrako alkate eta EAJko kidea, Tajonarren fusilatua izan zen. Bere delitua: demokrata bat izatea, eta urte hartako Nafarroa nahasian justizia defendatzea.

rss Ezagutzera eman
80 urte Fortunato Agirreren  erailketaz

ARGAZKIA JAITSI

Orain bete dira 80 urte Fortunato eraila izan zenetik. Berari buruz gauza asko esan ditzakegu…eta danak onak. Osasuna taldearen sortzaileetako bat izan zen, Lizarrako alkate, eta Napar Buru Batzarreko burukide, Nafarroako EAJko zuzendaritza batzordea, orduan Jose Agerre presidente zelarik. Eta ezin dugu esan gabe utzi Lizarrako ikastolako fundatzaile ere izan zela, Bere lurrean “lengua navarrorum”aren bultzatzaile aparta.

Probintzia abertzaleen eusko alkate jeltzaleen topaketaren buru izan zen Lizarran, non 1931ko “Lizarrako Estatutua” egin zuten. Hori gero altxatutakoak barkatu ez zioten zerbait izan zen.

Gerra zibilari hasiera emango zioten altxamendu militarren aurreko hilabetetan, Nafarroako gobernadore militarra zen Mola Generalaren ibileren ezaguera izan zuen, Iratxeko Monastegian armategi bat ezkutatu zutela jakin zuen, eta konspiratzaileen arteko bilerak gertatzen ari zirela, guzti honen berri Errepuplikako Gobernuari behin eta berriro jakin arazi ziolarik.

1936ko uztailaren 16an, Iratxeko Monastegian Mola Generala eta Batet Generalaren arteko bileraren berri ere izan zuen, Burgoseko IV Dibisio Organikoaren generalen buru zen Bartet Generalak antolatuta, eta saiatu zen Mola prestatzen ari zen konspirazioan sartuta zegoen ikertzen, Molari altxatuko ez zelaren hitza eskatuz. Agirre, Gobernuko Presidentea zen Santiago Casares Quirogarekin hitzegin zuen telefonoz,  eta honek ezer ez egiteko agindu zion.

Handik gutxira zoritxarreko altxaketa gertatu zen, uztailaren 18an altxatutakoek preso hartu zutelarik, Iruñeako inguruetara eramana izan zen, eta 1936ko irailaren 29an eraila gertatu zen. Bere fusilamenduaren 80 urte betetzen diren egun honetan,  bere irudia oroitu nahi dugu, demokrazia eta Lizarra bere herriaren alde egin zuen lana goraipatuz.

Bere erailketaren 80 urteen inguruan, joandako larunbatean omenaldi ekitaldi hunkigarri bat ospatu genuen Lizarran, EBBko Andoni Ortuzarren partaidetzarekin. Manuel Irujoren irudia ere omendu zen, bere jaiotzaren 125 urteurrena betetzen bait zen. 

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua