Prentsa Aretoa

2016/11/16

EAJ-PNVren NBBak Altsasuko gertaera “deitoragarrien” baitan Audientzia Nazionalak aurrera eraman duen operazioa “neurriz kanpokotzat” jotzen du.

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak (NBB), joan den asteleheneko egunsentian Altsasuan duela hilabete izandako gertaera bortitzen ondorioz atxilotutako zortzi pertsonen atxiloketa “burugabekeri bat beste baten ondoren metatzen ari den kasu baten beste gainjarduera ariketa bat” dela deritzo.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak (NBB),  joan den asteleheneko egunsentian Altsasuan duela hilabete izandako gertaera bortitzen ondorioz atxilotutako zortzi pertsonen atxiloketa “burugabekeri bat beste baten ondoren metatzen ari den kasu baten beste gainjarduera ariketa bat” dela deritzo.

EAJ-PNVren NBBeko presidente den Unai Hualderen ustez, Altsasun gertatzen ari dena, “Madrilen kokatutako jakineko interes batzuen beste zentzukeria bat besterik ez da, are gehiago orain atxilotua izan den pertsonetako bat gertaeren egun berean Polizia Foralagatik(ikerketa lehen momentuan bere gain hartu zuen erakundea) atxilotua izan zenean bere adierazpena emanez, eta beste hainbat pertsona Iruñako Audientzian boluntarioki aurkeztu zirenean beren azalpena emateko kasua Audientzia Nazionalera eramana izan aurretik.

Hualderen eritziz, “neurriz kanpokoa” da astelehen honetan Altsasuko gertaerekin ustezko erlazioa leporatuz atxilotutako zortzi pertsonen baldintzarik gabeko espetxeratzea, bi adingabe hoien artean, afera terrorismoaren eremura eramanez.

EAJ-PNVren NBBaren eritziz, Altsasu sortu den egoera “zentzugabekeri bat bestearen ondoren da: herriaren irudi tamalgarri bat, EAJ-PNVko alkateari heriotza mehatxua, pintada faxistak, goizalde atxiloketak eta etabar luze bat”.

Zentzu honetan, EAJ-PNVren NBBak orain hilabete bat gaitzetsi zituen bi guardia zibilen ospitaleatzearekin amaitu ziren Altsasuko gertakari deitoragarriak. Harrezkero, EAJ-PNVko Burukideak salatu egin dute komunikabide batzuen eskutik eman den Altsasuaren inguruko gainesposizio mediatikoa, eta berariaz zabaldu den herriaren irudi txarra. “Altsasu berez herri plurala, tolerantea eta bakean bizitzen dakiena” dela azaltzen du alderdiko zuzendaritzak.

Herriko alkateak, Javi Ollok, EAJ-PNVko kidea, aringarririk gabe gaitzetsi zuen gertatutakoa, eta modu berean egin zen beste indarrekin-PSN, Geroa Bai eta Goazen Altsasu(Podemos en marka)- sinatu zuen adierazpen instituzionalean, non herriko feriatan gertatutakoaren ondoren zegoen Goardia Zibilaren gehiegizko presentzia salatzen zuen, esanez ez zuela ezertan laguntzen “bizilagunen elkarbizitzarako”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua