Prentsa Aretoa

2016/12/17

Aitor Esteban: “EAJ Madrilen nafar hiritarren interesen defentsaren alde egongo da”

Kongresuko bozeramaile jeltzalea, Unai Hualde eta Manu Ayerdik parte hartu dute gaur Tuteran ekitaldi batean beren Erriberako alderdikideekin.

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban: “EAJ Madrilen nafar hiritarren interesen defentsaren alde egongo da”

ARGAZKIA JAITSI

Nafarroako EAJ-PNVk ekitaldi bat ospatu du gaur Tuteran bere Erriberako alderdikideekin. 11.00tan hasiera emanez, La Rua Kultur Gunean jeltzaleak Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea den Aitor Esteban, Gobernuko Lehen Lehendakariordea den Manu Aierdi eta Parlamentuko Lehen Lehendakariorde eta EAJ-PNVko NBBeko Presidentea den Unai Hualde entzun ahal izan dituzte.

Argi dago legealdi honek gehiengoak lortzeko joko berriak eta malabarismo politikoak eskaintzen dituela. Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan eta interesgarri diren beste gai batzuetan ikus dezakegu geometria aldakor hori, eta argi dauka Aitor Estebanek beti defendatuko dituela Nafarroa eta Euskal Erkidegoko interesak. “Ez dezala inork zalantzarik izan gure autogobernuaren aldeko lanari buruz, EAJ Madrilen nafar hiritarren interesen alde egongo da”, adierazi zuen bozeramaile  ‘jeltzaleak’ Tuteran.

Nafar autogobernuaren defentsa abidide bezala, EAJk Udal Legearekin egindakoa aipatu zuen: “gu izan ginen, orduan diputatu eta gaur Gobernu Foraleko Presidenta den Uxue Barkosekin batera, eta ez UPN, Madrilen PPk beste talde guztiak aurka zituela erreforma lokala bultzatu zuenean, Euskadiko eta Nafarroako Foru Erregimenen salbuespena lortu genuenak. Hots, Legetik kanpo gera gintezela”.

Baina pausora irteteko politikatik harantz, Estebanek oroitu du bai Nafar bai Euskal Erregimen Foralak ez direla egun bateko lorea: “Urte askotako historia dute, eta bilateralite erabilgarriko erraminta izan dira parteetarako hamarkadetan zehar”.

Era berean Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaileak Madrilen Nafarroako Parlamentuan demokratikoki onartutako legeen helegiteak gogoratu zituen. Zentzu honetan esan zuen aurrerapausoak espero zituela Alderdi Popularraren aldetik, “zoritxarrez” azken bost urteetan politika “judizializatu” besterik egin ez duten arren, “nafar eta euskaldunen kezkei jaramonik egin gabe”. “Aristokrazia juridikoa elkarrizketa politikoagatik ordezkatu  behar da”, epaitu zuen Estebanek.

Manu Ayerdi: “Tuterako Portu Lehorrak garraio zaluago eta lehiakorragoa eskaintzen die erriberako enpresei”

Bere aldetik, Manu Ayerdi Gobernu Foraleko Ekonomi Garapenerako Lehendakariordeak azaldu zuen nola ¨Tuterako Itsas Plataforma Multimodala, Portu Lehorra bezala ezagunagoa, ¨9000 edukiontziko minimoa mugituko duen hasieran urtean Bilboko porturantz, eta baita Bartzelona edo Valentziako portuetarantz¨, eta adierazi zuen proiektu honek Erriberako eta bere eragin-areako konpainia inportatzaile eta esportatzaileei bere salgaien itsas garraiorako sarbide ¨zaluago eta lehiakorragoak¨eskeiniko dizkiela.

“Inbertsio honekin Nekazaritzako Elikagaien Hiriak eskaintzen dituen zerbitzuak indartzen dira, kasu honetan kanpo merkataritza eragiketak dituzten enpresa nafar guztiei denbora eta prezio aldetik garraio lehiakorra baliatuz, baieztau zuen Ayerdik.

Nekazaritzako Elikaigaien industriari (Espezializazio Adimentsuaren Estrategia S3) dagokionez, Garapen Ekonomikoko kontseilariak garratzitsutzat jo zuen Erriberako ehun hain baliotsu honen bultzadarako bere departamentuak 14,3 milioi euroko laguntzetan egindako inbertsioa. Zentzu honetan, Erriberan funtsezkoa den industria honetarako, nekazaritza produktuen transformazio, garapen eta merkaturatzerako proiektuak nabarmendu zituen: “Aurreikusita dago 423 lanpostuen sorrera, kasik horietatik %70 finkoak izango direlarik (291 lanpostu)”.

Erriberako langabeziaren egoera korapilotsuari buruz, Ayerdik aipatu zuen “gogoratu behar dela krisiak inpaktu garrantzitsua izan duela Tuterako eragin zuzeneko zonaldean. 2007 eta 2013 urteen artean, Nafarroako Erriberak 7.600 lanpostu inguru galdu zituen, eskaintzaren %21 hain zuzen ere. Galeraren %29 Tuteran eman zen. Eraikuntza izan zen ekoizpen arloetan ondorio handienak jasan zituena, enpresen %40 desagertu bait zen. Laborantzan eta industrian, enpresa kopurua mantendu egin zen, baina bost lanpotutik bat galdu egin zen. Zerbitzuetan, enpresa eta lanpostuen zenbaketa krisi aurreko antzeko maila batean mantendu da”. Egoera hone aurrean, Ayerdik gauzak egiten ari direla azaldu zuen, lanean dihardutela “kalitatezko enplegua sortzeko eta baikortasunez egoera hobetzeko”. Adibide moduan  adierazi zuen “2009 eta 2015 urteen tartean Erriberako enpresak 10.224tik 7.885era pasatu zirela, hau da, 2.339 enpresa desagertu zirela, eta esan behar dela azken urtean 133 enpresa berri sortu direla”.

Unai Hualde: “Barcina eta Cañetek Nafarroako Kanala gelditu behar zela erabaki zuten Artaxoan”

Bere aldetik, EAJ-PNVko NBBeko Presidentea eta Geroa Bairen foru parlamentariak  agerian jarri zuen aldaketaren lau indarrak egiten ari diren “esfortzua” aurreko Gobernuaren kudeaketa itzultzeko eta política sozialei lehentasuna emateko. Bide honetan, urte eta erdi honetan gai sozial, fiscal eta aurrekontuetan egondako aurrerapenak nabarmendu zituen.

Tuteran bere agerraldia aprobetxatuz, Hualdek gogoratu nahi izan zuen Kanalaren eztabaidaren inguruan, “une hartan erantzunkizun instituzionalak  zituzten UPN eta PPko bi buru (Yolanda Barcina eta Miguel Arias Cañete) izan zirela 2013ko abuztuan Artaxoan lan honen bigarren fasea gelditu behar zela erabaki zutenak , eta hondeamakina bat ere ez mugitzea azpiegutura honen kalkulu ekonomiko finantzario guztiak berregin artean. Guztia, bere garaian azpiegitura hau aurrera eramateko egindako aurreikuspen ekonomikoak zalapartaka erori egin zirelako”.

Bileran baita ere hitzegin zen Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioa eta Erriberako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen arteko aurreakordioari buruz. Zentzu honetan,  Hualdek garrantzitsutzat jo zuen Tuterako Geroa Bai Herrigunearen lana, eta beren apustua erriberako bizilagunek aurreakordioa gardentasunez ezagutu dezaten.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua