Prentsa Aretoa

2017/02/18

Hualde: “Konpromisoa, apaltasuna eta Nafarroaren aldeko lana”

Nafarroako EAJ-PNVk bere Ohiko Herrialde Batzarra ospatu du larunbata otsailak 18an Iruñan, 2017 urtean zehar nafar herritarrentzat garrantzitsuak diren erronken alde “ilusioz” lan egiteko asmoarekin.

rss Ezagutzera eman
Hualde: “Konpromisoa, apaltasuna eta Nafarroaren aldeko lana”

ARGAZKIA JAITSI

Batzarra EAJko Napar Buru Batzarreko(NBB) kideek, nafar herritarren beharren diagnostikotik abiatuta, 2017 urtean aurrera eraman ditzaketen ekintza multzoan oinarritu da.

Bestalde, alderdiaren dinamizazioari begira, Zuzendaritza Batzordeko presidentea den Unai Hualdek, “ezinbestekotzat” jo du “militantziaren papera” legealdiari gelditzen zaion denboran.  

Joandako urtean Uri Erakundeen berriztatzea amaitu zelarik, Herrialde Batzarrean Uri Erakundeekin egiten diren topaketak sortzen jarraitzeko proposamena egin da: aldian behingo ohitura, zonaldeko Burukide arduradunarekin, antolakuntza arduradunarekin, eta egiturako beste langileekin batera, komunikazioa, asistentzia eta elkar ezagutza hobetzeko.

Ohiko Herrialde Batzarrean Altsasu, Arantza, Auritz-Burguete, Baztan, Estella-Lizarra, Etxarri Aranatz, Pamplona, Lesaka, Tafalla, Tutera, Huarte, Zizur Nagusia, Ziordia, Viana, Igantzi eta Eguesibarreko ordezkariak egon dira.

Hualde: “Konpromisoa, lana eta apaltasuna”

Zentzu honetan, NBBeko presidenteak nafar herritarrak epizentro bezala dituzten politiken aldeko apostua egin du: “ezin ditugu ahaztu baztertze sozialaren arriskuan dauden pertsonak, langabezian daudenak, oinarrizko errekurtsorik gabe daudenak, edo krisiaren ondorioz beren enpresak itxi beharrean dauden enpresari txiki eta ertainak.”.

Hualdek azpimarratu nahi izan du EAJ lur honekin konpromisua duen alderdi nafarra dela, bere herritarren alde “apaltasunez” lan egiten duena.  “Apalak izan behar gara beti, nondik gatorren ahaztu gabe, eta nafar gizarteak hiru gauza eska diezaizkiguke beti: konpromisoa, lana eta apaltasuna; eta honetan alderdiak ezin du inoiz huts egin” epaitu du Hualdek.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua