Prentsa Aretoa
2017/03/22
Igandean, EAJ-PNVk Iruñeko 1977ko Aberri Batzar historikoa izango du gogoan BECen
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta Nafarroako hiriburuko hitzordu hartan eskaini ziren hitzaldien idazleak bildu eta solasaldia egingo dute: Xabier Arzalluz, Iñigo Agirre, Josu Bergara eta Kepa Sodupe. Gainera, Andoni Ortuzar ere bertan izango da
Martxoaren 26an, igandean, EAJ-PNVk sinbolismoz jositako ekitaldia egingo du. Duela 40 urte Nafarroako hiriburuan antolatu zen Aberri Batzar historikoa gogoratuko dute jeltzaleek Barakaldoko BECen. Alderdi jeltzaleak publikoki egin ahal izan zuen lehenengo Aberri Batzarra izan zen, eta altxamendu militarraren eta Gerra Zibilaren osteko diktadura frankistaren 40 urte luzeak amaitu eta gero egin zen. 1977ko martxoko hitzordua erabakigarria izan zen Sabino Aranak 1895. urtean sortu zuen alderdiaren historian, bai eta Euskadik 40 urte hauetan egindako bidean ere, hau da, ideal abertzaleak modu baketsuan aldarrikatzeko, demokrazia eraikitzeko, euskal erakundeak berreskuratzeko eta herrialdearen eraldaketa ekonomiko, sozial eta kulturala lortzeko bidean.
Euzkadi Buru Batzarrak alderdikide eta alderdizale jeltzaleei dei egiten die goizeko 12:00etan BECen hasiko den ekitaldian parte har dezaten. Bertan, Iruñeko Aberri Batzarrean eskaini ziren hitzaldien idazleak bildu eta solasaldia egingo dute: Xabier Arzalluz, Iñigo Agirre, Josu Bergara eta Kepa Sodupe Haien lekukotzei esker, egun bizi horiek gogoratu eta gertuagotik ezagutuko ditugu, azken 40 urteetan Euskadin jazo diren gertakari asko ulertzeko oso garrantzitsuak direnak. Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak emango dio amaiera ekitaldiari, hitzaldi batekin.
Ekitaldia egin aurretik, EAJ-PNVk Ohiko Aberri Batzarra egingo du, alderdiaren Estatutuen arabera urtero egin behar dena.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22