Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2017/11/18

Unai Hualde: “Nafarroa hazten da eta murrizketa publikoak itzuliz egiten du”

EAJ-PNV Nafarroak ekitaldi bat ospatu du gaur Vianan bazkide eta alderdikideekin, eta bertan Lizarralderako proiektu ezberdinak azaldu dira. Ekitaldian, Unai Hualde alderdiaren presidente naparra, Lizarrako zinegotzia eta NBBeko Burukidea Ricardo Gómez de Segura hartu dute parte. Ekitaldia Vianako Uri Buru Batzarreko kideek antolatu eta kudeatu dute.

rss Ezagutzera eman
Unai Hualde: “Nafarroa hazten da eta murrizketa publikoak itzuliz egiten du”

ARGAZKIA JAITSI

Eskualdeko Burukide eta Lizarrako Geroa Bairen zinegotzi den Ricardo Gómez de Segurak, bere “kezka larria” azaldu du “Oncineda afera” dela eta. Ildo honetan, aurreko alkatesa eta egun UPNren parlamentari den Begoña Ganuzaren kudeaketaren “zentzugabekeria” salatu du, hitzarmen urbanistiko batzuk berriro indarrean jartzeagatik bere sinadurarekin, “Udala 16 milio euroko galera ekonomiko bat izan daitekeen egoeran jarriz, Lizarrako urte osoko aurrekonturen bikoitza hain zuzen ere”.   

Gómez de Segurak Tailer Eskola eraikinaren egoera azaldu du, eta zentro teknologikoan dagoen empresa mintegiaren haunditzea, txiki gelditu bait da. “Beteta dago eta badaude bertan ezarri ezin izan diren enpresak, beharrezkoa ikusten dugu haunditzea” azaldu du.

Azkenik, Manu Aierdik landutako Industria, Ekonomia eta Enpleguko Plan Gidatzailearen xehetasunak azaldu ditu, eta esan du Estella-Lizarrako Udala, Laseme Lizarrako Enpresen Elkartearen eskutik, abian jarri dela Merindadean “Lizarraldeko Eskualdea ekonomikoki berpizteko turismo iraunkorretik ekimen kulturaletara doazen fronte ezberdinak kontutan hartuz”.

Hualde: “Gobernu honekin lurralde oreka ekintza politikoaren agendan dago berriro ere”

Unai Hualde,EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko (NBB) presidenteak, gogoratu du aldaketa politikoa eta soziala aurrera egiten duela Nafarroa osoan, eta baita ere bere herri eta eskualdeetan. “ Aldaketaren legaldiaren nortasun ezaugarria da lurraldearen garapen orekatu baten alde apostu egitea UPNren zentralismo urteekin bukatuz. Garapen ekonomiko orokorreko estrategia bat bateratzen ari da eskualde bakoitzari plangintza zehatz bat emanez, kontutan hartuz bakoitzaren errealitatea eta idiosinkrasia, eta bertako erakunde eta eragileen parte hartzearekin”.

Era berean, aipatu du 2015ean Estella-Lizarran eman zen udal aldaketa, baina baita ere duela gutxiago, joandako udan, Vianako Udalean eman zena. Azken honi dagokionez, azaldu du espero duela PSN, Cambiemos Viana eta Geroa Bairen arteko akordioak balio dezala “hiri honi eremu sozialean bultzada sakon bat emateko, bi urte galduren ondoren UPNren kudeaketa paralisian oinarrituta egon delako”.

Eskualderako azpiegiturekin, landa garapenarekin eta garapen ekonomikoarein erlazionatutako plan estrategiko ezberdinak azaldu ondoren, Hualdek parlamentuko gaurkotasun gaiak aletu ditu.

Honen ildoan, aste interesgarri batzuen aurrean gaudela adierazi du, momentuan eztabaidan dauden 2018ko aurrekontuen aurkezpena dela eta. Eskualdeari dagokionez, nabarmendu du Vianako kooperatiba batek bultzatutako ureztatze proiektua datorren urtean errealitate bat izateko egin diren gestio lanak Gobernu Foralaren laguntza ekonomikoarekin. Garrantzitsutzat jo du ere zuntz optikoa herrira eramateko burutatako ahalegina, modu honetan hiria ekonomikoki lehiakor egiteko.

Azpiegituretan, duela gutxi CANASAn lortutako akordioa nabarmendu du, non “Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen proiektu eraikitzaileak garatzeko agiriak” onartzen diren, Nafarroako Gobernuaren apustu trinkoa egiaztatzen delarik Erriberak behar duen ura izan dezan.

Azkenik, gogoratu du oraindik ere UPNren pozoitutako herentzia jasaten dugula, Garraio Hiriko auzien gastuak bezala, Ultzamako Biometanizazio Plantako “diru-laguntzen bikoiztasuna” bezala, edo Oncineda kasua bera bexalaxe. Zentzu honetan, aldaketaren garrantzia azpimarratu du, ez bakarrik “antzinako kudeaketa tamalgarriarekin bukatzeko, baizik hazten ari den Nafarroa baten oinarriak ezartzeko, aurreko gobernuak zerbitzuetan ezarri zituzten murrizketak itzuliz hazten ari dena gainera”. 

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua