Prentsa Aretoa

2017/12/27

Unai Hualde: “Akordio honek egiaztatu du Nafarroak behar baino gehiago ordaindu diola orain arte Madrili”

Nafarroako EAJ-PNVk “xedarri garrantzitsutzat” jotzen du gaur Ekonomia Hitzarmenaren inguruan izenpetu den akordioa, 2015 urteaz geroztik eguneratu gabe egon den egoera arautzen eta Foru Erkidegoarentzat ekarpen bidezkoagoa ezartzen duena

rss Ezagutzera eman
Unai Hualde: “Akordio honek egiaztatu du Nafarroak behar baino gehiago ordaindu diola orain arte Madrili”

ARGAZKIA JAITSI

Unai Hualdek EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidenteak, Nafarroa osoarentzat “oso garrantzitsu” jo du Foru Gobernuaren eta Estatuaren artean gaur exekutibo biek oraingo legealdian eraman duten negoziaketa prozesuaren ondorio gisa izenpetu duten akordioa. Exekutibo biek gaur sinatu duten akordioak ekarriko du Nafarroak Estatuari egiten dion eta 2015 urteaz geroztik “azken bi urteotan Madrilen inork ez zuelako telefonoa hartu, Estatuko Gobernua bitartekotasun egoeran zegoelako” eguneratu gabe zegoen akordioa eguneratzea.“2017 honetan Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Ogasunak egin duen lanari esker, orain arte behar baino gehiago ordaintzen zen tarte hori beheratzea ekarri duen negoziaketa burutzen jakin izan du”.

Nafarroako jeltzaleen buru eta Geroa Bai taldeko parlamentarioaren aburuz, akordio honek agerian utzi duena izan da “ Nafarroak 2015 urteaz geroztik behar baino gehiago ordaindu duela, behin baino gehiagotan adierazi den bezala”. “Gogoratu behar da krisi ekonomikoaren erdian UPNren gobernuek Estatuari 590 milioi euro ordaindu zizkiotela eta azken aldian egin diren negoziaketetan ondorioztatu da 2015 urtetik hona urtero ordaindu beharrekoak 479,9 milioi euroko kopurua beharko zukeela” baieztatu du Hualdek.

Nafarroako EAJ-PNVko presidenteak benetan garrantzitsu jo du 2017 honetan Estatuaren eta erregimen ekonomiko -finantzario berezituak ditugun EAE eta Nafarroako gobernuen arteko negoziaketak ixtea lortu izana “herrialdeen arteko tentsio handia eman den eta birzentralizatzeko saiakera handiak egin diren egoera honetan”.

“Hitzarmena ez da autonomia batzuetako presidenteek eta ordezkari politiko batzuek esaten duten arau insolidarioa edo pribilegioa. Hitzarmena da Nafarroak Estatuari urtero egiten dion ekarpena Estatuak bere gain hartzen dituen eta transferituta ez dauden eskuduntzak finantzatzeko eta beste Autonomia Erkidegoetako elkartasunagatik, Administrazio zentralaren zorra ordaintzen laguntzeko” esan du Hualdek, eta PP eta PSOEko herri kargudunei deitoratu die Ciudadanos alderditik egiten diren kritikekin bat egiten dutela “foru herrialdeen negoziaketa auzitan jarriz eta gure autogobernua ahultzeko ahalegina eginez”.

Amaitzeko,Nafarroako jeltzaleen buruak azpimarratu duenez,gure Ekonomia Hitzarmena etengabe auzitan jarri izan den testuinguru honetan, oso albiste ona da hurrengo bost urteotan ordaindu beharreko kopurua Nafarroako herritarren alde geratu den “tartean” adostu izana.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua