Prentsa Aretoa

2018/03/05

Amaia Kowasch: “Emakumeak baldintza benetan latzetan joaten ziren Ezkabako presoei visita egitera: euriarekin, elurrarekin, hotzarekin eta oinetan espartinak baino ez”

“Emakume ugari egon ziren gotorlekura baldintza latzetan igotzen presoei laguntza ematera: hotzarekin, euriarekin, elurrarekin eta espartinetan, hala egiten zuten gehienek elkartasunak mogiturik.” Joandako ostiralean, Zapateriako gure egoitzan Amaia Kowasch idazleak historiak ahaztu dituen emakume haien borroka hurbildu zigun, berak ‘Tejiendo Redes-Sareak Ehotzen‘ liburuan berreskuratu nahi izan duen historia.

rss Ezagutzera eman
Amaia Kowasch: “Emakumeak baldintza benetan latzetan joaten ziren Ezkabako presoei visita egitera: euriarekin, elurrarekin, hotzarekin eta oinetan espartinak baino ez”

ARGAZKIA JAITSI

Ikerketa honek argia ikusi du lan gogorreko sei urteren ondoren. Kowasch-en esanetan, bere liburua “antolatu ziren emakume zoragarri haien omenaldi bilakatu nahi du, elkartasun sareak eraiki zituztelako, eta argi izpiak eraman zituztelako gutxik espero zuten tokira”.

Asko hitzegin eta idatzi da, agian ez nahikoa,  Ezkabako Gotorlekuaren inguruan, bertan zeuden presoek jasan zuten sufrimendua, azala eta bizia utziz  gizapetiko baldintzatara behartuta, 1938 urteko maiatzaren 22ko ihesaldiari buruz…Baina inoiz ez da hitzegin orain arte presoen emakumeek eta presoekin erlazio zuzenik ez zuten beste hainbeste emakumeek  jokatu zuten paper nabarmenaz, maiztasunez 1934-1945 urteen tartean presondegi bilakatu zen gotorlekura joanez, beraien laguntza eskeiniz nolabait beraien bizitza eta duintasuna mantentzen laguntzeko, kontutan harturik errazena amore ematea zela gose, zorri eta hezurretaraino sartzen zen hotzaren baldintzak medio.

Amaiak azaldu zuenez, liburua, dauden testigantzak kontutan harturik, urteetan banaturik dago. “Elkartasun sarea oso desberdina izan zen 1934 urtean eta 1936 urtea eta gero”. Lehen bi urte haietan, “laguntza nagusia arropa garbitzea, janaria eta tabakoa eramatea, bisitatzea, gutunak idaztea eta beraien familiekin lotura lana egitea zen. 1936 urtetik aurrera, lan hori aurrera eramateagatik atxilotuak dira emakumeetako asko, eta laguntza klandestinoki antolatzen da askoz arrisku gehiagorekin. Garai honetatik dagoen dokumentazio gehiena Emakume abertzale Batzarena da, eta gudariei ematen zieten gehienbat laguntza, baina baita beste presoei ere. Eta kasu hontan ere laguntza arropa garbitzea zen, gutunak eramatea, bisitatzea…presoentzat, norbaitek oraindik pertsonatzat zituela ikustea haize fresko bolada bezala zen. Izan ere, liburuaren azken atala, emakume hauei buruz presoek idatzi zutenari eskeinita dago, nola aritu ziren, eta nola haiei esker askok gotorlekutik atera ziren. Presoengana heltzeko, abizenak ere aldatzen zituzten senide bezala azaltzeko”.

Bizitza eta klandestinitate testigantzak, Amai Kowasch zorroztasun historiko haundiz hurbildu zizkigunak. ‘Sareak ehotzen’ une egoki batean azaltzen da, ia 80 urte beteko bait dira Ezkaba gotorlekuko ihesaldiaz, eta Nafarroako Gobernuak oroimen eta omenaldi programa zabal bat bultzatzeko asmoa du urteurren honen inguruan.

Gobernu Foralak argitaratua.  Erlazio Instituzionaleko Nafarroako Gobernuaren departamentuaren argitalpen zerbitzuak lan honen edizioa bultzatu du.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua