Prentsa Aretoa

2018/12/21

Onartu egin dira Nafarroak 2019rako izango dituen aurrekontuak, UPN, PSN eta PPN alderdiek ezezkoa eman arren

Lautik lau. 2019ko aurrekontuak errealitate bihurtu dira, Foru Erkidegoari 4.016 milioi emango dizkiote, 2015an baino 558 gehiago.

rss Ezagutzera eman
Onartu egin dira Nafarroak 2019rako izango dituen aurrekontuak, UPN, PSN eta PPN alderdiek ezezkoa eman arren

ARGAZKIA JAITSI

Beste behin ere, UPN,PP eta PSN alderdiek eztabaida nahastu nahi izan dute eurek amei kendu zieten PFEZaren kengarriaren gaiarekin. Kontuek (legealdiko azkenak) 126 milioi euroko igoera dakarte (%3,26), aurreko ekitaldikoekin alderatuta.

Legealdi osoan onartu diren aurrekonturik handienak izango dira: 4016 milioi euroko gastu ez finantzarioa sail ezberdinetan, eta errefortzu berezia izango da Osasun arloan (1.087 milioi); Hezkuntzan (686 milioi) eta Eskubide Sozialetan  (454 milioi). Aurrekontu hauek bilatzen dute garapen ekonomikoaren eta hobekuntza sozialen arteko oreka, bereziki Nafarroan egoera ahulenean dauden sektoreei begira.

Atzoko bilkuran 569 zuzenketa eztabaidatu ziren  (UPNren 274,PSNren 295 eta PPren 2), gehi ahoz egin zen eta denek babestu zuten zuzenketaz gain. Bi zuzenketa ( bata amatasun-PFEZ zergan eginiko atxikipena) ez dira onartuak izan. Gogoan izan behar dugu amak salbuetsita uztea eskatzen dutenek ez zutela kenketaren aldeko botoa eman, eta eurak izan zirela duela urte batzuk amei eurei eskubide hau kendu zietenak).

Laburbilduz, lauko gobernuak onartu dituen laugarren aurrekontuak izan dira, egonkortasuna, enpleguan emandako aurrerapausoak eta murrizketen atzerapausoa nagusi izan diren legealdian. Kudeaketa arduratsua  XXI. mendeko Nafarroa eraikitzeko aldaketa indarrek aurrera eraman dutena.

Beste aldean ikusi dugu, UPN eta PPren tesietatik inoizko hurbilen kokatu den PSN alderdia. María Chivitek  Nafarroako aldaketa sozialaren eta aurrerabidearen ibilbide orriarekin bat egiteko galdu duen beste aukera. Beste behin ere ikusi dugu PSN izan dela UPN eta PP alderdien tesi kontserbadoreen jarraitzailea.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua