Prentsa Aretoa
2019/01/18
Goizaldean Altsasuko batzokiaren kontra egin den “eraso faxista ” gaitzetsi eta “onartezin” jo du EAJ-PNVk
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente Unai Hualderen esanetan “muga guztiak gainditu dira,ohiko pintadak egiteaz gain egoitzako sarbidea porlanez ixtean”.
Unai Hualdek “erabat eta ikuspuntu guztietatik onartezin” jo ditu Maravillas Gaztetxearen jarraitzaileen aldetik egiten ari diren mehatxu eta erasoak. Zentzu honetan, talde jeltzaleak foru-poliziaren aurrean salatu du Altsasuko egoitzan egin dioten “azken eraso hau”.
Hualderen esanetan “jokaera erabat antidemokratiko eta faxisten aurrean gaude, pentsamolde totalitarioen artean ohiko direnak eta beste garaietako intimidazioa gogora ekartzen digutenak. Horien aurrean ez dago isilik geratzerik edo beste alde batetara begiratzerik”, esan du NBBko presidenteak eta neurri horiek iragarri ditu “aste bete eta erdian Nafarroako egoitzetan hainbat eraso jasan ondoren, hauen artean dianak agertu direlarik”. EAJ-PNVk argi eta garbi adierazten du ekintzok “gaitzesten eta arbuiatzen” dituela eta alderdi politiko bati eginiko erasoek agerian uzten dutela “izaera totalitario hori”.
Pintadetan Barkos Presidente andreari buruz egin diren erreferentziei eta Rozalejo gaztetzean gertatu denenaren ondorioz egin direnei buruz, Hualdek zera azaldu du “ematen du sektore batzuek aldaketari pultsua egin nahi diotela. 2015ean mundu abertzale eta progresistaren eskutik gure erkidegoan eman zen inflexio puntuaren ondoren, ematen du pertsona hauek eskuindarren eta Nafarroan luzaroegi egon den erregimenaren aliatu bihurtzen hasia direla, aldaketa horrekin amaitzera begira”.
Era berean gogoratu duenez “ 2015ean legealdi honetarako akordioa izenpetu zuten indarrak (Geroa Bai, EH Bildu,Podemos, IE eta Orain Bai) batu zituen printzipioetako bat izan zen bizikidetzaren eta pertsonen nortasun eta ideologiaren kontrako ekintza guztiak arbuiatzea eta “Nafarroaren aniztasunaren aldeko” ekimen irmoa bideratzea, beraz “talde horiei eska dakieken jarrera da halako praktikak ez txalotzea edo ulertzea,baizik eta erabat eta sendotasun osoz gaitzestea”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22