Prentsa Aretoa
2019/01/30
Pablo Ibarren auzian aritu den epaimahaiko kide batek bere erabakian atzera egin duela ikusita, berehala esku hartzea eskatu dio Izaskun Bilbaok Europako Batzordeari
EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbao Barandikak Europako Batzordeari eskatu dio berehala esku hartzea, Pablo Ibar errudun jo duen prozesu judizialaz jakiteko “beranduegi izan baino lehen”.
Epaimahaiko kide batek bere erabakian atzera egin ondoren, euskal eurodiputatuak uste du Europaren bitartekaritza hori “garaiz dagoela Pablo Ibarren bizia bihurtu den terrorezko luzemetrai horrek amaiera bidezko eta,beraz, zoriontsua izan dezan”.
ALDE taldeko presidenteorde andreak nabarmendu duenez “hauxe da Pablo Ibarren kasua,Europako hiritar batena, duela 25 urte egin zen erailketa hirukoitzaren errudun deklaratu dutena”. Jarraian gogoratu du epaiketara joan diren begirale gehienen iritzia izan dela “broma dirudiela Pablo gertakarien lekuan kokatzeko balio ez duten zantzu ahulak ebidentziatzat jo izanak”. Era berean azpimarratu duenez “bere erabakian atzera egin berri duen epaimahaiko kide batek kontatu duenak ere azaltzen ditu errudun jotzera eraman zuten aurreiritziak eta presioak”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22