Prentsa Aretoa
2019/02/13
Izaskun Bilbaok Ekonomia Ituna eta Ekonomia Hitzarmena aldarrikatu ditu Estrasburgon, Europako etorkizuneko Ogasuna antolatzeko eredu gisa
Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak Estrasburgon aldarrikatu du Euskal Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena eredu izan daitezkeela Europako etorkizuneko Ogasun ministerioa diseinatzera begira
Izaskun Bilbao Barandicak azpimarratu du zerga gaietarako subsidiariotasuna egiaztatuta geratu dela eta,horrez gain, “Dirua biltzeko erantzukizuna gastatzeko ahalmenarekin lotzea tresna bikaina izan daiteke defizitari aurrea hartzeko eta ekonomia erreala biziberritzeko, gastatzeko ahalmena diru bilketaren araberakoa izango delako. Hurbiltasunak, gainera, ustelkeria prebenitzen du eta solidariotasuna, talde ekintza den neurrian, kontzienteago egiten den zerbait bihurtzen du”.
Bilbao Barandicak jarraian azaldu ditu Europa mailan lagungarri gerta daitezkeen hiru ekarpen. Lehenengoa da zerga administrazioen arteko “kontrola, koordinazioa eta gardentasuna” hobetzea. Ezinbestekoa da zerga iruzurrari, elusio praktikei eta planifikazio fiskal erasokorrari aurre egiteko eta paradisu fiskalen aurrean jarrera koherenteari eusteko. Eurodiputatu jeltzaleak gaineratu duenez “premiazkoa da sozietateen gaineko interes tipoen harmonizazioarekin amaitzea, eta nik esango nuke ondarearen gainekoekin ere bai. Tresna bi hauek herrialdeek erabiltzen dituzte zergadunak eskuratzeko. “Zergak deslokatzen laguntzen dute mozkinak lortzen diren tokitik atereaz, eta kohesio politiken kontra egiten dute. Baina, gainera, sarrera fiskalak murrizten dituzte, oro har. Krisiarekin batera, Europa osoan gastu sozialari eragin dioten murrizketen sorburua dira”.
Eurodiputatu jeltzaleak baieztatu duenez “dirua biltzeko erantzukizuna gastatzeko ahalmenera hurbiltzea tresna bikaina da defizitari aurrea hartzeko eta ekonomia erreala biziberritzeko, gastatzeko ahalmena diru-bilketaren araberakoa izango delako. Hurbiltasunak, gainera, ustelkeria prebenitzen du eta solidariotasuna, talde ekintza den neurrian, kontzienteago egiten den zerbait bihurtzen du. Hala erakutsi dute azken hamarkada hauetan Euskadiko Ekonomia Itunak eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmenak. Biak eredu gisa erabil daitezke Europako ogasun ministerio baten funtzionamendua diseinatzera begira”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22