Prentsa Aretoa

2019/04/04

José Antonio Urbiola zendu da, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidentea eta ezinbesteko abertzalea

José Antonio Urbiola Machinandiarena, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidentea gaur, osteguna,apirilak 4, zendu da 81 urte zituela. Pertsona eskuzabala, solidario eta ekintzailea eta, bereziki, abertzale eredugarria. Nafarroako EAJ-PNVren kide esanguratsua izan zen, sasoi batean Herri Batasunako kide ere izan zen.

rss Ezagutzera eman
José Antonio Urbiola zendu da, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidentea eta ezinbesteko abertzalea

ARGAZKIA JAITSI

José Antonio Urbiola Machinandiarena, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidentea gaur, osteguna,apirilak 4, zendu da 81 urte zituela. Pertsona eskuzabala, solidario eta ekintzailea eta, bereziki, abertzale eredugarria. Nafarroako EAJ-PNVren kide esanguratsua izan zen, sasoi batean Herri Batasunako kide ere izan zen. Talde hartan ere bide instituzionala aldarrikatu zuen eta ETAren borroka armatua gaitzetsi zuen aldirik latzenetan. Zuzenbidean lizentziatu zen 1962an, urte bete lehenago EAJ-PNVren Nafarroako exekutibako burukidea zen eta 1964an Euzkadi Buru Batzarreko burukide bihurtu zen.

Zuzenbidean lizentziatu zen 1962an, urte bete lehenago EAJ-PNVren Nafarroako exekutibako burukidea zen eta 1964an Euzkadi Buru Batzarreko burukide bihurtu zen.
1973an atxilotu zuten abokatu gisa egin zuen lanagatik eta frankismo garaian bere lanagatik atxilotua izan zen azken letratua izan zen. Erbestera irten zen, lehenengo Iparraldera, 1974ko otsailean Frantziako agintariek bota arte, eta ondoren Venezuelara, eta herrialde hartan egon zen 1976ra arte. Lan politikora itzuli zen demokrazia berrezarri zenean.

Bere aktibismo politikoaren unerik garrantzitsuena izan zen 1978ko Sanferminetako gertakari tragikoetan irrati-amateur gisa poliziaren  irrati-emisoratik  grabaketak egin zituenekoa, zeinetan poliziak une hartan emaniko aginduak eta entzun zitezkeen ("ir a matar si es necesario") . Grabaketa horiek izan dira gertakari haiek ondoren azaltzeko proba nagusiak eta hainbat dokumentaletan jaso dira harrezkero.

1980an Nafarroako lehen Foru Parlamentuko presidenteorde izendatu zuten eta karguan izan zen 1981era arte. Garai hartan atxilo eraman zuten parlamentuko batzorde batean ustez egin zituen adierazpenak egotzita, baina ez zen bere kontrako inolako prozesurik ireki.

Urbiola Euzkadi Buru Batzarreko kide eta Napar Buru Batzarreko presidente izan zen 1992tik  2004ko maiatzera arte. Klandestinitate garaian NBBko eta EBBko burukide izan zelarik, konbentzitu egin zuten Alderdiaren eszisioaren ondoren Nafarroan Alderdiaren martxa eraman zezan . “1992 eta 2004 urte bitartean oso zorionekoak izan ginen Urbiola Napar Buru Batzarreko presidentea izan zelako. Pertsona bikaina eta goitik beherako abertzalea zen” esan du Unai Hualdek, NBBko gaurko presidenteak.

Hualderentzat, Urbiola izan zen “konpromiso,integritate eta ikuskera politiko zuzenaren eredu argia. Argi baino argiago  izan zuen Nafarroan indar abertzale eta progresistek bat egin behar zutela eskuindarrekoak boteretik kentzeko, Alderdi Sozialistaren laguntzarekin  gu erakundeetatik kanpo  baztertuta izan ondoren. Nafarroan ondoren etorri direnek jaso eta garatu duten apustuak bideratu zuen Geroa Bai proiektua eta funtsezko faktore izan zen 2015an aldaketa politikoa eman zedin.






Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua