Prentsa Aretoa

2019/07/07

José Ángel Agirrebengoak eta Fermín Iriartek EAJ-PNVren 2019ko `zapitxoa´ jaso dute “beren lana, eskuzabaltasuna eta kidetasunagatik”

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak `zapitxoa ´jartzeko ohiko ekitaldia egin du gaur, uztailak 7, Zapateria kaleko egoitzan. Aurten, NBBk José Ángel Agirrebengoa presidente ohiaren eta Nafarroako musikalari eta abesbatza-zuzendari Fermín Iriarteren lana eta ibilbidea saritu nahi izan ditu.

rss Ezagutzera eman
José Ángel Agirrebengoak eta Fermín Iriartek EAJ-PNVren 2019ko `zapitxoa´ jaso dute “beren lana, eskuzabaltasuna eta kidetasunagatik”

ARGAZKIA JAITSI

Zapitxoa emateko ekitaldian izan dira Unai Hualde NBBko presidentea eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea. Beren ondoan izan dira Nafarroako Foru Gobernuko jarduneko sailburu Manu Ayerdi eta María Solana.

Unai Hualde NBBko presidenteak José Ángeli buruz  hitz egiterakoan nabarmendu du “goitik beherako politikaria” dela “beti aritu izan da Nafarroaren eta bere interesen defentsan”. “Baina, gauza guztien gainetik,pertsona ona da, lankide solidarioa eta beti laguntzeko prest dagoena. Hurkoen zerbitzura dagoen pertsona bat” .

Hualdek gaineratu duenez “bizitza politiko bizi eta intentsutik harago, José Ángel izan zen ondorengo urteotan Nafarroan eman zen aldaketaren bultzatzaile eta motore nagusia. Era berean gogoratu du 2007an José Ángelek ilusioz beteta aurkeztu zuela Nafarroa Bai  koalizioa “Nafarroako gizartean behar zen aldaketarako aukera politiko gisa, kultura politiko berria eta denontzat gobernatzeko era berria  zabaltzeko”.

“Aldaketa hori ez da ameskeria hutsa izan”, azpimarratu du Hualdek eta ondoren gaineratu du aldaketa eman dela eta bertan jarraitzen duela  José Ángel moduko pertsonen lanari eta koherentziari esker”.

Gaur, José Ángel Agirrebengoa ezin izan da ekitaldian izan arrazoi pertsonalengatik eta bere izenean eta Altsasuko Uri Buru Batzarreko ordezkari gisa  zapitxoa jaso du Javier Ollo Altsasuko alkateak. Ollok UBB osoaren esker ona adierazi du “saria ondo merezia” izan delako.

José Ángel Agirrebengoak zapitxoa jaso du lagun onez eta senideez inguratuta eta bere “esker ona” adierazi die guztiei . Bertaratu guztiak animatu ditu “Nafarroa bidezkoagoa eta anitzagoa eraikitzeko lanean jarraitzera, etorkizunari itxaropenez beteta begiratu ahal izateko”.

Bigarren ‘zapitxoa’ Fermín Iriarterentzat

NBBk `zapitxoa´eman nahi izan dio etxe honetako lagun handi bati, musikari eta abesbatza-zuzendari bikainari, Fermín Iriarteri.
Hualdek nabarmendu nahi izan du Fermín Iriarteren ibilbide oparoa: “Zangotzako Nora Abesbatza sortu zuen 1968an eta 2011ra arte zuzendu zuen. Halaber, 1976an sortu zuen San Fermin Ikastolako  emakumezkoen  abesbatza eta gaur egun jarraitzen du zuzendari lanetan”. “Entseguetarako erabili duen leku nagusienetako bat izan da gaur hartzen gaituen toki hau  eta azken urteotan asterik aste ematen digu alaitasuna eta laguntasuna”, nabarmendu du NBBko presidenteak.

Hualdek amaitzeko esan duenez “Ferminengandik jasotzen dugu bere alaitasuna eta musikagatik sentitzen duen pasioa, eta guk beti eskertzen diogu hori. Berotasuna jartzen du egiten duen guztian eta hori nabaritu egiten da. Zalantzarik gabe, Nafarroako hainbat musikagileren lana aztertu,ikertu,berreskuratu eta sustatu duen musikariak ondo merezi duen aintzatespena da gaurkoa”.
Kasu bietan, Hualdek gogora ekarri ditu omendutako bien ibilbideak , egin duten lana eta inguru guztiei eskaini dieten eskuzabaltasuna eta kidetasuna “politikaren eta siglen gainetik, pertsonak daudelako”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua