Prentsa Aretoa

2020/08/12

Nafarroako 2.242 autonomok gaur jasoko dute eskatutako laguntza

Nafarroako Gobernuak 4,7 milioi euro ordaindu ditu; ekainaren 23tik guztira 18 milioi eurotik gora pilatu dira ia 9.000 langilerentzat.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako 2.242 autonomok gaur jasoko dute eskatutako laguntza

ARGAZKIA JAITSI

Laguntza hori ahalbidetzeko, tresna informatiko berezi bat garatu behar izan da; Garapen Ekonomikoko Departamentuko hamabost langile ibili dira zeregin horretan, kudeaketa-lanetan, maiatzaz geroztik. Horrez gainera, gobernuko departamentu batzuetako eta sozietate publiko batzuetako langileek ere jardun dute gero xede horretan. Ahalegin itzela egin da. 

Autonomoek balorazio positiboa eman diote neurriari, eta batez ere bi alderdi nabarmendu dituzte: arreta ona dela eta prozesuak azkar egiten direla. Izan ere, asteazken honetan 4.781.200 euro ordaindu zaizkie guztira 2.242 langileri, COVID-19aren ondorioak arintzen laguntzeko.Azken ordainketa horrekin, dagoeneko 8.615 pertsona izan dira guztira 18.519.900 euro jaso dituztenak, ekainaren 23an laguntzak ordaintzen hasi zirenetik. 

Txoke-neurri bat da, Nafarroa Suspertu 2020-2023 izeneko Planaren barruan sartzen dena. Planak Estatuarena osatzeko balio du, eta aurrekontu-zuzkidura handia du.

Horregatik, bi laguntza-mota ezarri ziren: bata 2.200 eurokoa, Gobernu zentralak ezarritako aparteko prestazioa aitortuta zuten langile autonomoentzat. Eta beste laguntza 700 eurokoa (familia-unitateko kide guztien etekin garbien arabera 800 euroraino hel daitekeena), Estatuko prestaziorik izan ez arren fakturazioa gutxienez % 30 murriztu zaienentzat. 

Ekainaren 2tik uztailaren 31era bitartean, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 12.440 laguntza-eskaera jaso zituen, eta kopuru horrek 25.835.900 euroko zenbatekoa dakar. Eskaera horietako 11.390ek 2.200 euroko laguntza eskatzen dute. Bestalde, 621 eskaerak 700 euro eskatu dituzte; eta 429k 800 euro eskatu dituzte. Horiexek dira Foru Gobernuak emandako datuak.

Laguntza eskatu duen autonomo-mota aintzat hartuta, jaso diren 12.440 eskaeratako gehienak, 9.312, pertsona fisikoek aurkeztu dituzte. Horietako 5.428 gizonezko autonomoek aurkeztu dituzte, eta 3.884 emakumezko autonomoek. Beste alde batetik, 2.684 eskaera sozietate-autonomoek eskatu dituzte eta 444 kooperatiba-autonomoek.

Neurria oraindik izapidetzen ari da; hilabete honetan zehar ordainketak prestatzen ari dira. Berri ona da hori, Covid-19ak ekarri dituen kalteen ondorioz gure enpresek eta autonomoek bizi duten ziurgabetasun-egoera honetan.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua