Prentsa Aretoa
2020/10/05
María Solana: "Adituen ahotsa entzun behar dugu Nafarroan Covid egoera aztertzeko"
Onda Vascaren Euskadi Hoy irratsaioan egin dioten elkarrizketan, María Solana Arana Geroa Baiko parlamentari andreak “osasun adituei entzun beharra” aldarrikatu du,bai eta gaur egun bizi dugun egoeran ematen ari diren jarraibideei men egitea ere, eta Navarra Suma taldeari deitoratu dio Osasun Kontseilari andrearen dimisioa eskatu izana “oraingoa ez da horretarako unea, ez da momentua”, esanez .
Solanak baieztatu du, gaur gaurkoz, adituek uste dutela “Nafarroan koronabirusa horren hedatuta dagoela asintomatikoen kopurua oso altua delako. Era berean esan du ez dagoela ia atzerapenik datuak komunikatzeko orduan eta eskualdean oso hezetasun eskasa dagoela eta tenperatura aldaketa handiak eman ohi direla, edozein birus hedatzeko aukerak sortuz”.
Ildo beretik deitoratu du Navarra Suma taldeak Osasun Kontseilari andrearen dimisioa eskatuz hartu duen bidea, edo EH Bilduk ez dituela babestu neurriak urratzen dituztenei zigorrak ezartzeko ekimenak. “Hartzen zailak diren neurriak dira, baina erantzukizunez jokatzeko hartu behar dira, herritargoa nahiko kaltetuta dagoela gogoan”.
Foru Komunitatearen egoera ekonomikoari dagokionez, Manu Ayerdiren Sailak eginiko lana balioetsi du “Covid-19ari aurre egiteko neurriak eta enpresa eta langile autonomoentzako laguntzak” gogora ekarriz.
Era berean gogoratu du Trenasako kaleratzeen egoera, eta ildo beretik nabarmendu duenez “asteartean bertan, Senatuan,Euskal Taldeak José Luis Ábalos ministroari galdetuko dio bere Ministerioak Trenasaren itxierari aurre egiteko hartuko dituen neurriez”. Gamesako egoeraz aitortu du Nafarroako Gobernutik “ahalegin guztiak” egin zirela “lanpostuak gal ez zitezen”.
Amaitzeko, Uxue Barkosek duela hilabete batzuk egin zuen eskaria ekarri du gogora “Nafarroak zorra jaulkitzerik izan dezan ahal diren baldintzarik onenetan”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22