Prentsa Aretoa
2020/10/09
EAJ-PNVk Europako klimaren legea onartzeko eman den lehen urratsa onetsi du
Agiriak proposatzen du isurketen %60 murriztea 1990an erregistratu zirenekin alderatuta, eta jeltzaleen aldeko babesa jaso du.
Izaskun Bilbaok adierazi duenez txalogarria da “%70ko parametroa ezartzea defendatzen zutenek eta %55koa defendatu genuenok azkenean gai izan garela txosten horretan jasotzen den testua elkarrekin babesteko”.
Europako Parlamentuak atzo bertan hartu zuen erabakiaz geroztik, txostengileek testu horretan jasotzen diren edukiak negoziatu beharko dituzte, hain zuzen ere negoziatzeko agindu bat izango da Europako Kontseiluaren mahaian esertzen diren Estatu kideetako Gobernuentzat. Prozesu honetatik aterako den akordioa Europako Parlamentura itzuliko da behin betiko onartua izan ondoren eta Europako Lege bihur dadin.Ondorioz, hurrengo urratsa izango da prozesu horrek inplikatzen duen ahalegina negoziaketan jartzea. Momentuz, ez dago jakiterik Europako Kontseiluak hasiera batean defendatuko duen jarrera zein izango den.
Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du testu hori izan dela Europako Parlamentuaren ezaugarri den politikagintzaren fruitua. “Egin ahal direnak eta akordioak lehenetsi dira jarrera maximalisten gainetik. %70aren alde bozkatu zutenek eginiko ahalegina txalotu nahi dut, azkenean azken testua onartzea erabaki dutelako beren asmoak hamar puntutan jaitsi arren. Zentzu berean nabarmendu nahi dut gu ere mugitu ginela, hasiera batean %55 murriztea planteatu genuelako eta azkenean, zuzenketen bidez, %60aren alde agertu ginelako. %60ko helburu hori jasotzen duen azken testua onartu genuen guztiok uste dut pozten garela hemen lan egiteko modu egoki hau lehenetsi delako beste esparru batzuetan ikusten dugun ikuskizun negargarriaren alderatuta, horietan sekula ere ez dutelako akordioetara iristeko borondaterik agertzen”.
“Alderantziz, batzuen helburua da aurkari politikoaren izen ona zikintzea, horretarako gezurrak esan behar badira ere. Nik, egia esan, nahiago dut aurrera egitea, aldatzea, gaur egungo egoera hobetzea ahalbidetuko duten erabakien bidez eraikitzea,joko horretan sartzea baino. Garrantzia daukan gauza bakarra da gure arteko ezbaiek ez digutela eragotzi isurketen %60 murrizteko helburua planteatzen duen txosten hori elkarren eskutik babestea.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22