Prentsa Aretoa

2020/10/19

XX. Manuel Irujo Saria Lizarra Ikastolari euskara eta kultura sustatzeko egin duen lana eskertzeko

Irujo Etxea Elkarteak Lizarra Ikastola aukeratu du Manuel Irujo Sarien 2020ko ediziorako. Aurtengo sariduna Lizarra Ikastola izatea erabaki dute “hezkuntza komunitate honek Lizarrerria osoan euskara eta euskal kultura berreskuratzeko lana baloratuz”. Hori bai, saria ezin izango dute 2021era arte eman, gaur egun bizi dugun pandemia egoera dela-eta.

rss Ezagutzera eman
XX. Manuel Irujo Saria Lizarra Ikastolari euskara eta kultura sustatzeko egin duen lana eskertzeko

ARGAZKIA JAITSI

Duela 50 urte inguru Ega ibaiaren hirian sortu zen ikastetxe honi egozten zaizkion meritu ugarien artean dago Fortunato Aguirre Lizarrako alkate izan zenaren lekukotasuna jaso izana (Fortunato Aguirre 1936an erail zuten errepublikaren aurka altxatu zirenek), Lizarrako alkate hau izan baitzen 1932an herrian sortu zen lehen ikastolaren fundatzaileetako bat.

Irujo Etxeko ordezkariek aditzera eman dutenez, lehen ikastola hau herriko Foruen Plazan kokatuta zegoen.  Oso bizitza laburra izan zuen “kolpe militarraren ondoren  itxi baitzuten”. Ekimen haren eragileek Petra Azpiroz Lazkano andereñoa gogoratzen dute,  irakasle eginkizunak kentzeaz gain “edozein motatako irakaskuntzarako gaitasungabetua izan baitzen”.

Irujo Etxetik gogoratu dutenez 24 urte geroago, guraso talde batek euskaraz hezteko proiektu bat abiarazteko lehen urratsak eman zituen. “Ezin dugu ahaztu, garai hartan, euskara, Lizarrerrian hizkuntza ia galdua izateaz gain, ez zuela defendatzaile gehiegi Nafarroako hezkuntza erakundeen aldetik”, baieztatu zuten. Lizarrako Ikastolak merituak baditu Manuel Irujo  XX.

Sariduna izateko,besteak beste “esfortzu, lan eta ilusio handia eginez, proiektu hau apurka-apurka hazi zela  Merindade osoan erreferente bihurtu arte”.

Gaur egun, Lizarran, euskarak eta euskal kulturak gero eta indar handiagoa dute Lizarra Ikastolako irakasle guztiek hamarkada hauetan egin duten lanari esker.

 

 

 

 

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua