Prentsa Aretoa
2020/10/22
Javi Ollo Onda Vascan: “Altsasuko ostalaritzari eta merkataritzari laguntzeko aukera ezberdinak aztertzen ari gara, Nafarroako Gobernuak abian jarriko dituenen osagarri gisa. Kolpe handia izan da”
Javi Ollo da Altsasuko alkatea, Araba eta Gipuzkoarekin mugakide den Nafarroako udalerrikoa, eta merkataritzan eta ostalaritzan eman den intzidentzia “kolpe handia” izan dela aitortu du.
Era berean iragarri duenez Altsasuko udala “laguntza ezberdinak aztertzen ari da Nafarroako Gobernua sektore ekonomiko hauentzat jarriko dituen neurrien osagarri gisa”.
Onda Vascaren `Euskadi Hoy´ irratsaioari eskainitako elkarrizketan aztertu du Foru Erkidegoan ezarri den itxialdia, mugatik horren hurbil dagoen udalerriaren ikuspuntutik. “Nafarroako datuak txarrak dira, gaur ezagutuko ditugunak barne. Horrek denak beharrezko egiten zuen zerbait egitea. Ikusiko dugu hurrengo 14 egunotan egoerak zer nolako bilakaera duen, espero dugu hobetzea eta Foru Gobernuak murrizketa horiek apurka-apurka malgutzea”, azaldu du Ollok.
“Gure osasun arloan 345 kasu ditugu martxoaren 14tik,hau da 37 kasu daude 1000 biztanleko. Altsasun ez dira neurri murriztaile bereziak aplikatu, baina adi egon beharra dago”, nabarmendu du alkateak.
Altsasun egoera ez da Nafarroako beste herrietan “bezain konplikatua izan”, non murrizketa gogorrak ezarri behar izan diren. “Bereziki kezkatzen nau eskualde horretako ostalaritzaren egoera, martxoaren 14tik hona ahal izan duen moduan berrasmatzeari ekin behar izan baitio . Altsasuren kasuan, laguntza osagarriak abian jartzea aztertzen ari gara”, nabarmendu du.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22