Prentsa Aretoa
2020/12/24
Unai Hualde: “Aurrekontuek ildo progresista bat jarraitzen dute eta gastu soziala dute helburu”
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente Unai Uhaldek Onda Vascaren `Euskadi hoy´ saioan aitortu du “ilusio erraldoia” dela berarentzat bigarren aldiz NBBko Presidente aukeratu izana “pandemiaren ondorioz horren berezia izan den urtean, 125.urteurreneko ospakizunak guk nahi genukeen moduan egiterik izan ez arren”.
Onda Vascari egin dioten elkarrizketan “oso pozik” agertu da exekutiba “euskaldunago, gazteago eta parekideagoarekin” lan egiteko aukera izango duelako “ esparru publiko eta pribatuetatik ilusioa eta ekimena proiektatzen duenarekin”.
Atzo bertan onartu ziren Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruz galdetu diotenean, Hualdek aitortu du atzokoa “oso egun garrantzitsua” izan zela “ zuzenean edo zeharka, Foru erkidegoak bost alderdi politikoren babesa izango duelako”. “Javier Esparzak ez omen zuen gogoratzen lehenago Iruñeko Udalean Enrike Mayaren kontuekin gertatu zena”, nabarmendu du.
Azpimarratu duenez, Aurrekontuek “ ildo progresista bat jarraitzen dute, PSN-k 2019an hartu zuen bidea, beste batzuek 2015etik lantzen duguna”. Iruñean Maite Esporrinen mugimenduaz adierazi duenez “mugimendu kezkagarria izan da, guk gainditutzat jotzen genuen zerbait, espero duguna da gauza puntuala izatea”.
Nafarroan koronabirusaren kontrako txertoa jartzeko eramango den prozesuaz galdetuta esan duenez “gauzak gero eta argiago daude, baina egia da baten baino gehiagotan adierazi dugula Sánchezen Gobernuak izan dezakeela bere kabuz jarduteko tentazioa, informazioa geroago emanez”.
Beste aldetik, `Davalor´auziari en inguruan, “UPN-k egin ohi dituen salaketa politiko baten aurrean gaude” salatu du Hualdek “Manu Ayerdi Kontseilariari jazarpen politikoa egin zaio gai honekin, lehenago Parlamentuan Ikerketa Batzorde batekin, eta ondoren gaia auzitegietara eraman nahirik”. “Litekeena da UPNk berak bilatzen duen pieza politikoa izatea, eta gero ezerezean geratzea”, gogoratu du.
Pandemia Nafarroan izaten ari den bilakaeraz, Hualdek “erantzukizunez jardutea” eskatu du. Era berean gaineratu duenez “egoeraren bilakaeraren arabera, gerta liteke murrizketa gehiago erabaki behar izatea, behin eta berriz esango dugu funtsezkoa dela gutako bakoitzak erantzukizunez jardutea”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22