Prentsa Aretoa

2021/01/07

Nafarroako EGI erakundeak bere barne egitura berritu du eta gazteenganako konpromisoa berretsi du

Nafarroako EGI erakundeak iragan asteburuan burutu du bere barne egitura berritzeko prozesua. EGIren Herrialde Batzarrerako aukeratu diren kargudun berriak ondorengoak izango dira: Nafarroako EGIko Idazkari Amaiur Guindeo Arandigoien, Nafarroako EGIren Ordezkari Nerea Astarriaga Chandía eta Nafarroako EGIren Diruzain Aitor Careaga Osés.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EGI erakundeak bere barne egitura berritu du eta gazteenganako konpromisoa berretsi du

ARGAZKIA JAITSI

Ordezkari aukeratu berriek Nafarroako EGIkideen Herrialde Batzarrean ordezkatuko dituzte Kristian Cervilla Idazkari ohia,  Carlos Andrés Uranga Ordezkari ohia  eta  Aritz Andia Diruzain ohia.
Telematikoki bilduta, Covid-19 aren ondorioz ezarri diren neurriak betetzeko, Nafarroako EGIko kideek hitzeman dute “ Geroa Bai koalizioaren baitan Gazteok Bai proiektua indartzea”, bai eta “Nafarroan 2015ean hasi zen aldaketa politiko eta soziala finkatzea” ere.

Gazte Erakundeko Idazkari berri Amaiur Guindeo Arandigoienek aldarrikatu du Nafarroak Aberri Batzarrean dituen ordezkarien arteko koordinazioa hobetu beharra- erakunde horretako kide izango da hurrengo lau urteotan- eta Napar Buru Batzarrarekin, Idoia de Carlos Gazteen gaietarako burukide andrearen bitartez.

Era berean aldarrikatzen du EGIren nortasun ezaugarriei eustea “Europan Estatu propioa lortzeko bidea egitea, euskara eta bere erabilera sustatzea, gizarte bidezkoagoa lortzea, gazteei  hitza eta adierazteko tokiak eskaintzea eta gazteak kezkatzen dituzten arazo eta arduren konponbideak bilatzea”.

Guindeok nabarmendu du  Euzko Gaztedi-EGI gazte erakundeak ibilbide bat egin duela. “Euskal gazteriari neurria hartzen eta haien  kezkak aztertzen jakin izan du. Orain dagokigu gure ikuskera humanistatik gogor lan egitea pandemiaren ondorioz planteatzen zaizkigun erronkei erantzuteko. Arazo erraldoi honen ondorioek gizarte osoari eragingo diote, ezberdintasunik gabe; gazteen alde egin behar dugu, kalitatezko prestakuntza eta kalitatezko enpleguak egon daitezen gaur eta etorkizunera begira” .

Amaitzeko, Nafarroako EGIk Nafarroako gizarte osoarekin daukan konpromisoa aldarrikatu nahi izan du: “Nafarroak gazteria prestatua du, oso ondo prestatua, eta irizpide propioa du, aurrera ateratzeko gaitasunarekin  eta lan egiteko gogoarekin. Gazteok ez dugu amore eman behar. Izan ere, gure konpromisoa irmoa da gainerako gazte guztiekin norabide berean aurrera egiteko”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua