Prentsa Aretoa

2021/01/22

Hezkuntza giza eskubidea da, ondasun publikoa eta erantzukizun kolektiboa

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aldarrikatu zuen urtarrilaren 24a Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna izango zela, hezkuntzak bakea finkatzeko eta mundu mailako garapenean daukan eginkizuna defendatzeko.

rss Ezagutzera eman
Hezkuntza giza eskubidea da, ondasun publikoa eta erantzukizun kolektiboa

ARGAZKIA JAITSI

UNESCOk ondo dioenez, pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza inklusibo eta ekitatiborik eta bizitza osoan zehar ikasteko aukerarik gabe, herrialdeek ez dute lortuko genero-berdintasuna erdiestea, ezta pobrezia-zikloa haustea ere, gabezia horrek milioika haur, gazte eta heldu atzeratuta uzten baititu. Gaur egun, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 262 milioi haur eta gaztek eskolatu gabe jarraitzen dute, 617 milioi haur eta nerabek ez dute kalkuluaren oinarriak irakurri eta erabiltzeko gaitasunik; Afrikako Saharako hegoaldean bizi diren nesken % 40 baino gutxiago iristen dira bigarren hezkuntzako ikasketak amaitzera eta 4 milioi haur eta gazte errefuxiatuk ez dute eskolara joateko aukerarik. Pertsona horiei ukatu egiten zaie  hezkuntza jasotzeko eskubidea, eta horrek dakar beren etorkizuna kolokan egotea.

Eraiki nahi dugun etorkizuna egungo hezkuntzaren araberakoa izango da, gaur eraikiko  ditugun zutabeen araberakoa,hain zuzen.Bakean,bizikidetzan eta oparotasunean oinarritutako etorkizuna izango badugu, gizartean eta erakundeetan eragin behar dugu  eta pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza ahalbidetu, ez bakarrik Nafarroan edo Estatuan, baizik eta baita munduko gainerako lekuetan ere.

Gizarte prestatua  izatea da planetan bizimodu iraunkorra izateko bermerik onena. Lan kolektiboa da, hemen ezin da beste aldera begiratu. Ildo horretan, Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren 4. helburua (GIH) betetzen dela bermatzeko egiten diren ahalegin guztiak beharko dira. Helburua da hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, eta  bizitza osoan denontzako ikaskuntza-aukerak sustatzea.
Covid-19ak agerian utzi digu mundu guztian ez direla ematen kalitatezko hezkuntza eskuratzeko aukera berdinak. Mundu guztiak ere ez du aukera bera "online" ikasteko/prestatzeko edo lan jakin batzuk egiteko hain beharrezkoak diren teknologiak erabiltzeko.

Haurren ongizatea babesteko eta hezkuntza jarraitua jasotzeko aukerak bermatzeko helburuarekin, UNESCOk, 2020ko martxoan, COVID-19aren pandemiarekin ere, Hezkuntza ahalbidetzeko Munduko Koalizioa jarri zuen abian. Nazio Batuen erakundearen, gizarte zibileko erakundeen eta komunikabideen arteko sektore anitzeko aliantza bat da hau, irtenbide berritzaileak diseinatu eta ezartzeko. Nazioarteko lankidetza sustatzeko eta hezkuntza ez gelditzea bermatzeko ahaleginean, UNESCO erantzun bat garatzen ari da hainbat ekimen abian jarriz, eta ekimen horien artean dago nazio-  eta toki-mailako eskolen itxierak gainbegiratzea  era aztertzea.

Argi dago Covid-19ak  arazoak ekarri dituela mundu osoko hezkuntza sistemetan, eta Nafarroa ez da salbuespena izan. Nafarroako EAJ-PNVren baitan  argi eta garbi ikusi genuen berritu eta garai berrietara egokitu beharra zegoela, eta   guretzat  aukera ez zen hezkuntza gure Erkidegoko haur eta gazte guztiengana ez iristea. Salbuespen egoeretan -pandemiak  ekarri dizkigunak modukoetan -, printzipio eta balioetan oinarritutako hezkuntza eraman behar da Nafarroako txoko guztietara,  baita  geografikoki urrunen daudenetara ere.

Izan ere, hezkuntza horren bidez transmititzen diren balioak bezain garrantzitsua da heztea.Gure Burukide eta lankide María Solana Aranak ideia horiek argi baino argiago izan zituen joan den legegintzaldian; horren adibide izan zen Skolae hezkidetza-programa. Prozesu hori oinarritu behar da ezagutzan, askatasunean eta genero-baldintzatzailerik gabe etorkizunari buruz erabakitzeko gaitasunean, desberdintasunak identifikatzen jakinez eta, horien aurka borrokatzen eta kultura, erlijio, gizarte-maila, egoera funtzional, nortasun edo orientazio bakoitzaren esparruan berdintasunerako eskubidea gauzatzen ikasiz.
Skolae programak lidergoa, ahalduntzea eta parte-hartze soziala ikasteko ematen duen aukerak indartu egiten gaitu banaka eta taldeka, eta gizarte-bizitzan parte hartzeko gaitasuna ematen digu, berdintasunean eta errespetuan oinarrituta. Berdintasuna sortzeko gure eta gure taldearen boterea ezagutuz eta aitortuz.

Berdintasunaren aldeko apustu irmo horrekin batera, Hezkuntza sailburu ohiak teknologiaren berrikuntza jarri zuen abian, baita ikaskuntza-metodologietara egokitzeko prozesua ere, bere Sailak eraldaketa digitalerako gauzatu zuen IkasNova estrategiaren barruan.Ikasle guztiak IKTetan  modu erabakigarrian trebatzeko, lehen edo bigarren mailako ikasleak izan gabe.
Gaur, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunean, ez dator gaizki hori guztia gogoratzea. Nafarroako EAJ-PNVren baitan argi baino argiago daukagu hezkuntzak pobrezia desagerrarazten laguntzen duela, osasuna hobetzen laguntzen duela, genero-berdintasuna sustatzen duela eta desberdintasunak murriztu ditzakeela. Azken batean, gizarte bidezkoagoak, kohesionatuagoak eta, beraz, hobeak egiten ditu. Horregatik eta beste hainbat arrazoirengatik ez da ahaztu behar hezkuntza giza eskubidea, ondasun publikoa eta erantzukizun kolektiboa dela.

Egilea Pilar Igartua Etxeberria da, EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako Burukidea


Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua