Prentsa Aretoa

2021/01/30

Nafarroako EAJ-PNVk Manu Ayerdik dimisioa aurkezteko hartu duen erabakia babesten du eta UPNren aldetik ematen ari den jazarpen politikoa salatu du

Manu Ayerdik María Chivite Presidente andreari aurkeztu dion dimisioaren aurrean Napar Buru Batzarrak (NBB) baloratu duenez erabaki honek “oso ondo uzten ditu bera eta bere ibilbide politikoan egin duen lana, eta oso txarto uzten ditu jazarpen politiko hau egin diotenak, Gobernuko goi kargu baten dimisioaz 68. artikuluak ezartzen duen egoeran ez dagoelarik”.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EAJ-PNVk Manu Ayerdik dimisioa aurkezteko hartu duen erabakia babesten du  eta UPNren aldetik ematen ari den jazarpen politikoa salatu du

ARGAZKIA JAITSI

Unai Hualde EAJ-PNVren Nafarroako Herrialde Exekutibako presidenteak Manu Ayerdi Ekonomiaren  eta Enpresen Garapenerako kontseilariaren erabakia babestu du atzo bertan Nafarroako Auzitegi Gorenean  eskubideen instrukzioaren agiria jaso ondoren, eta ez  “autoaren jakinarazpen fede-emailea”.

“Manu Ayerdik, bere ibilbide politiko osoan egin izan duen moduan, etika, zintzotasuna eta gardentasuna lehenetsi ditu beste gauza guztien gainetik, UPNk eta antzeko alderdi politikoek egin dioten jazarpen erdeinagarriaren aurrean”, gaineratu du Hualdek. 

Napar Buru Batzarrak gogoratu duenez UPNk Ayerdiren kontra aurkeztu duen kereila “alderdi politiko batek egin duen salaketa politikoa da, Foru Parlamentuaren ikerketa batzorde batean irregulartasunak egon zirela egiaztatuko zuten ondoriorik atera ez zirelarik, Nafarroako Kontuen Ganberak  egin zuen txostenean abalatu zuen zerbait; eta zentzu horretan, auzitegien bidez lortu nahi dute ikerketa batzordearen bidez lortu ez zena” .

NBBko ordezkariek adierazi dutenez “ Davalor kasuaren inguruan egin zena behar besteko analisi juridiko eta ekonomikoekin egin zen, parlamentuan ezagutzera eman bezala; konfiantza osoa daukagu, denborak arrazoia emango digula eta bakoitza dagokion tokian jarriko duela”.

“Ez litzateke lehen aldia izango helburu politikoarekin eginiko salaketa egin ondoren ezerezean geratzen zela, halako kasu baten aurrean egon gintezke”, salatu dute.

Edozein kasutan, Napar Buru Batzarrarentzat, Manu Ayerdiren jokaera “akasgabea izan da, ez dakigu besteek gauza bera esan ahal izango duten, baina  erabaki ohoragarria izan da herri karguduna den aldetik”.

NBBk  era berean adierazi du konfiantza osoa duela Mikel Irujorengan, Europako erakundeetan eskarmentu handia duen  eta ibilbide politiko luze eta sendoa  egin duen alderdikidearengan. “Ziur gaude  hartuko duen karguak berarekin dakarren erantzukizunaren neurria ematen jakingo duela”, adierazi dute.

Napar Buru Batzarrak “Alderdiaren esker onik zintzoena” adierazi dio Manu Ayerdiri, azken sei urteotan Ekonomiaren Garapenerako Kontseilari gisa Nafarroaren zerbitzura egin duen lanagatik, baita prozesu honetan  erakutsi duen jarrera garbi eta zintzoagatik, bizitzea tokatu zaion egoera guztiz bidegabea izan arren”.

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak bere aldetik adierazi duenez “UPNren zikoizkeriak aurretik darama, momentuz behintzat, gaitasuna duen pertsona bat, zerbitzu publikoari dena eman dion gizona, Manu Ayerdi. Gure elkartasun eta babes osoa ematen diogu. Propio bezala sentitzen dugu egin zaion bidegabekeria”. Ortuzarrek mezu argia helarazi nahi izan dio “halako jokaera deitoragarriekin Nafarroako EAJ desagerrarazi ahal duela uste duenari”. “Esperantza guztiak gal ditzala”, esan dio.  Halaber,Aberri Exekutibako buruak  bere babes osoa adierazi nahi izan dio Nafarroako Gobernuan Ayerdik utzitako lekuaz jabetuko  denari, Mikel Irujori “Nafarroako erakundeetan gure ideiak gaitasun osoz defendatuko dituen Nafarroako beste jeltzalea da”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua