Prentsa Aretoa
2021/02/05
Amaiur Guindeo: “Konpromisoa dago Nafarroako gazteengan, bere kabuz erabaki nahi duen gazteria da, etorkizuna zer den jakin dakiena”
Amaiur Guindeo Arandigoienek 22 urte ditu. Zuzenbidean graduatu zen eta orain Abokatutzara sartzeko Masterra egiten ari da.Gatazka juridikoetarako Bitartekaritza Aditua da. Bere zaletasun nagusiak dira eskubaloia, sukaldaritza eta musika (gaita eta txistua entzutea eta jotzea gustatzen zaio, eta gaur egun tronboia jotzen ikasten ari da). Jarduera horietan murgilduta bizi da Nafarroako EGIko Idazkari berria.
Nafarroako EGIko Idazkari izendatu berri zaituzte, zein asmorekin helduko diozu erantzukizunari?
Gogotsu eta ilusio handiarekin, baina baita erantzukizunarekin ere. EGIkideek konfiantza jarri dute gugan, eta behar bezala erantzun behar dugu. Gazteria dinamizatu behar dugu eta erantzukizunez ekin behar diogu lanari.
EGI ikusten al duzu sartu zinen garaian baino indartsuago?
EGI taldean duela lau urte sartu nintzen, lan handia egin behar zen garaian, Uxue Barkosek lideratu zuen aldaketa Gobernuaren legealdian. Ordutik oso lan interesgarri eta probetxugarria egin da. Uste dut talde indartsu eta langilea izan dela eta dela, luxu bat da halako kide konpromisodunak izatea.
Zein izango dira Nafarroako EGIk hurrengo lau urteotan izango dituen erronka nagusiak?
Barne mailan, Alderdiaren barne organoekiko harremanak hobetu nahi ditugu. Etengabeko harremana bilatuko dugu Aberri Batzarreko ordezkariekin, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko EGI taldeetako arduradunekin eta Gazteria arloko burukide arduradunarekin. Gure kezkak eta proiektuak ezagutzera eman nahi ditugu, baita gure iritziak ere. Gazteria proiektuaren parte izan dadila.
Europan gure espazio propioa eraikitzeko lana egingo dugu, euskararen erabilera sustatzeko eta gazteen ahotsa entzuna izan dadila lortzeko.
Zure lantaldea motibatuta ikusten duzu?
Oso Oso ondo prestatuta daude eta batez ere oso gogotsu dabiltza. Hainbat bilera egin ditugu, gure plangintza egin dugu eta oso ideia eta jarduera interesgarriak irten dira. Etorkizuna ikusten dut, eta oso gustuko dudan gauza da hori.
Gazteria oso agerian egon den gizataldea izan da beti, Covid-19ak eragin duen egoeran ere. Gazteria estigmatizatuta al dago?
Gazteen artean denetatik dago, gainerakoen artean bezala. Gazte arduratsuak daude,baita arduragabeak ere, jeneralizatzea ez dut oso gustuko. Hori bai, ahal dugun neurrian arduradun izan behar dugu eta osasun agintariek erabaki dituzten neurriak bete behar ditugu denok. Egoera honetatik ateratzeko, neurriak seriotan hartu behar ditugu. Zaila da, mingarria ere bai, baina ez dago beste aukerarik albait arinen irten gaitezen, pertsona askoren osasunagatik eta ekonomiagatik.
Zer esango diozu Covid 19aren ondorioak pairatzen ari den Nafarroako gazteriari?
Gure momentua dela. Gu izango garela Covid-19aren ondoriorik gogorrenak pairatuko ditugunak eta eutsi egin behar diogula, prest egon behar dugula bizitzea tokatuko zaigun guztiari aurre egiteko. Gure etorkizuna ez dezatela nagusiek erabaki, esan behar duguna entzunarazi behar diegu, gu gara etorkizuna.
Nola ikusten dute etorkizuna Nafarroako gazteek?
Egoera ez da bat ere erraza izango. Lehenago esan bezala, pandemiaren ondorioak pairatuko ditugu eta, inoiz baino gehiago, kalitatezko prestakuntzaren eta kalitatezko lanpostuen alde egin behar dugu.
Ikaslea zara, lan egiten ari zara eta hori dena uztartzen duzu Atarrabian Geroa Baiko zinegotzi gisa egiten duzun lanarekin eta Nafarroako EGIko Idazkari ardurekin. Denetarako denbora ateratzen duzu? Konpromiso politikoa duten gazteak gutxi al dira?
Nik uste dut gogoarekin dena egin daitekeela. Zorionekoa naiz gustatzen zaidan lana egiten dudalako, eta horrek dena egiten du errazago eta samurrago.
Ez dut uste konpromiso politikoa duten gazte gutxi daudenik, eta zalantzarik ez dut potentzial eta konpromiso handia duten gazteak egongo direla, baina behar bada ez dute oraindik urratsa eman.
Gazteok Bai taldean ere zaude Geroa Bai taldeko kideekin. Zer moduz elkarlana?
Oso ondo! Gazteok Bai taldearen baitan ere berrikuntza prozesu bat egin da, jarduera plan bat egin da eta lana bideratzen ari da hainbat talde sektorialetan.
Ardura politikoa antzematen duzu gazteengan?
Konpromiso handia ikusten dut. Berrikitan ikusi dugu Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta PSNko gazteek gazteria suspertzeko plan bat egin dutela, gazteok pairatuko ditugun ondorioak arintzeko neurriekin.
Horrek erakusten du Nafarroako gazteriaren konpromisoa, bere kabuz erabaki behar duen gazteria, etorkizuna zer den dakiena.
Zer ikusi zenuen Nafarroako EAJ-PNVrengan, konpromiso politikoari heltzeko urratsa emateko?
EAJ-PNVrengan alderdi serio bat ikusi dut, konpromisoduna, etorkizuna duena, euskararen eta erabakitzeko eskubidearen sustatzaile zintzoa. Pentsatu nuen aukerarik onena zela, gure baloreak ondoen defendatuko zituen alderdia, Nafarroan, Euskadin eta Madrilen, eta ez naiz damutu, konpromiso handia erakutsi baitute Euskal Herrian bizi garen guztiekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22