Prentsa Aretoa
2021/02/19
Unai Hualde: “Gobernuarekiko leialtasuna ez dago lehian Parlamentuan ekimen politiko propioak izatearekin”
“Halako gobernu batean leialtasuna ez dago lehian jarduera politikorako marjina nahikoa izatearekin, parlamentuan jarduteko marjina izatearekin”. Hala hitz egin du Unai Hualde EAJ-PNVren NBBeko presidenteak atzo Foru Ganberan Ekonomia Hitzarmena aldarazteko ekimenaren inguruan eman ziren boto ezberdinak arrazoitzeko.
Onda Vascako`Euskadi Hoy´ irratsaioan egin dioten elkarrizketan Hualdek azpimarratu duenez “koalizio gobernua ez da kolore bakarreko gobernua, batzuetan kolore bakarrekoa balitz bezala hartzen da eta horrek tirabirak eragiten ditu. Ezbaiak normalak dira, Estatuko Gobernuan ere ikusten ditugu Sánchez eta Iglesiasen arteko ezbaiak”.
Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Jose Luis Arastik Trafiko eskuduntzaren transferentziarako dataren inguruan egin dituen adierazpenen inguruan, Hualdek deitoratu duenez “bitxia da Pedro Sánchezek berehalakotasunaren inguruan duen kontzeptua. Bi urte daramatza trafikoaren kudeaketaren transferentzia berehala egingo dela esanez. Atzerapen berri honek harri eta lur utzi nau eta ez dago bat ere justifikatuta”. Zentzu berean gogoratu du Euskal Taldeak Madrilgo Gobernuari idatzizko galdera aurkeztu nahi diola eskuduntza historiko hau Nafarroari transferitzeko data zehatza ezagutzeko.
Manu Ayerdiren egoeraz galdetu diotenean gogora ekarri duenez “zorionez, Manu Ayerdik kontzientzia lasai dauka egin duen lanarekin, eta pozik dago Nafarroako hainbat sektore ekonomikoren aldetik jaso duen aitortza zabalarekin. UPNren “modus operandi” lehenagotik ezagutzen genuen Geroa Bairen barruan, antzera jardun baitzuen Uxue Barkosekin eta María Solanarekin".
Presidente jeltzaleak kritikatu duenez “UPNk Ayerdiren kontra darabilen inkisizio politikoa ez da gelditu Kontseilari ohiak dimisioa eman duen arren. Atzo bertan ikusi genuen parlamentuan aurkeztu zuten mozioarekin. Ayerdik dimititu arren auzia erabiltzen jarraitzen dute Gobernuari desoreka eragiteko”.
Nafarroan pandemian ematen ari den egoeraz esan du espero duela Nafarroan kutsatzeek behera egiteko hartu duten joerak jarraitzea, baina era berean esan duenez “ezi diogu erne egoteari utzi”. “Ikusiko dugu datorren astean murrizketek jarraitzen badute, zaila baita oreka aurkitzea”.
Azkenik, “deigarri” jo du herrialde ezberdinetako auzitegi gorenen artean irizpide ezberdinak egotea (Estatuko Auzitegi Gorenaren eta Euskadiko Auzitegi Gorenaren artean esaterako), horrek ziurgabetasuna eragiten baitu. “Harrigarriena da antzeko egoeretarako ebazpen ezberdinak izatea”, esan du.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22