Prentsa Aretoa
2021/04/28
EAJ-PNVren aburuz txertoak eta PCR eskuragarriak izango dira turismoa suspertuko duen egiaztagiri digitalerako oinarriak
Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andre Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du txertaketa prozesuaren aurrerakadaz gain gero eta PCR merkeagoak eta eskuragarriagoak izatea izango dela Europako egiaztagiri berdeak beharko duena aurtengo udan turismo sektorea suspertzera begira.
Jeltzaleek turismoari babesa emateko Europako Plana eskatu dute, Next Generation funtsei lotua, turismoa berriz irekitzeko prozesuak hemendik aurrera jaso ditzala sektore honen modernizazioak hurrengo urteei begira bete beharko dituen iraunkortasun irizpideak.
Europako Parlamentuan egin da datorren udari begira turismo sektorea biziberritzeko beharrari buruzko eztabaida, Europako egiaztagiri berdearen ondorioz gogorki mediatizatuta dagoen kontu bat dela gogoan. Agiri digital honek bidaiari bakoitzari ahalbidetuko dio bere egoera epidemiologikoa egiaztatzea. Horregatik “osasun egiaztagiri” honi buruzko argudioak eta sektorea modernizatzeko plana egituratu beharra izan dituzte hizpide nagusi euroganberako kideek.
Ordezkari jeltzale eta Garraio eta Turismo Batzordeko kideak berretsi du turismoa berriz irekitzea kontu ekonomikoa dela baina baita oinarrizko gauza bat pertsona eta merkantzien zirkulazio askean oinarrituta dagoen Europar proiektuaren jarraipenerako. “Mugimenduen askatasuna, esan du, gure Batasunaren nortasun ezaugarri bat da, baita oinarrizko baldintza ere gure aniztasunean oinarrituta dagoen europar hiritargoaren garapenerako”.
Mugikortasuna modu seguruan irekitzeko aukera eman behar duen ziurtagiri berde elkarreragilea "txertaketa kanpainaren martxa onaren" araberakoa dela esan du. Hala ere, bidaiariek txertorik hartu ez badute edo gaixotasuna igaro badute, ziurtagirian agertuko den beste datu bat nabarmendu nahi izan dute jeltzaleek: pertsona kutsatuta ez dagoela ziurtatu behar duten test diagnostikoen emaitza. Test horiek garestiak dira, batez beste 24 ordu baino gehiago behar dituzte diagnostiko bat egiteko, eta ahalegin ekonomiko eta logistiko handia da asko bidaiatu behar duten pertsonentzat edo mugaz gaindiko eremuetako herritarrentzat.
Hori dela eta, egiaztagiri berdearen funtzionamendu zuzenerako, EAJ-PNVko ordezkariak erreklamatu du estatu kideek ahalegina egin dezatela "beren prezioagatik eta diagnostiko arinagatik eskuragarriak diren PCR testak lortzeko, ezinbesteko tresnak baitira egiaztagiri berdeak iraganera itzultzea baino askoz gehiago eman dezan. Horrela, koordinatuta eta segurtasun osoz, murrizketak desarmatuko ditugu, trukeak berrezarriko ditugu, negozioak berriro irekiko ditugu eta turismoaren mendekotasun handiena duten Europako eskualdeek bizi duten egoera latza arinduko dugu, bereziki uharteek eta ultraperiferikoek".
Izaskun Bilbao Barandicaren ustez, ziurtagiri berdeak itxaropen handia eskaintzen du, baina, gainera, aukera paregabea da turismoaren itzulerak "geneukana baino askoz gehiago itzul diezagun. Esperientziazko turismoaren aldeko apustua, jasangarriagoa, ona da sektorearentzat, erabiltzaileentzat eta planetarentzat. Sektoreak Europako plan bat behar eta merezi du, digitalizazioa, birziklatzea eta eragile berriak eskaintza berrien sorreran inplikatzea sustatzeko. Irisgarritasuna, eraikinen eraginkortasun energetikoa, bidaietan eta helmugan mugikortasun jasangarria edo adimen artifizialaren erabilera bultzatzen duena, kudeaketa hobetzeko, erabiltzaileei informazioa emateko edo saturazioa saihesteko. Anbizio handiko agenda, enplegua eta aberastasuna sortzeaz gain, batasuna eta komunitatea ere sortzen dituen eta Next generation planaren parte izan behar duen sektorearentzat".
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22