Prentsa Aretoa
2021/04/28
Nafarroako EAJ-PNVk Nafarroa Sumaren gezurrak deitoratu ditu bai eta Errioxa Jatorri Deiturarekin sortu nahi izan den nahasmena ere
Autonomia-maila handiagoa ahalbidetzea, kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa lortzeko, Jatorri Deiturak berak bultzatutako zonifikazioen operadoreentzat. Zatitzeko ahalegintzat jo daiteke hori? Napar Buru Batzarraren (NBB) ustez, "Nafarroa Sumak nahasmena eta tentsioa baino ez ditu sortu nahi mugakide ditugun erkidegoekin”
Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko egungo autonomiaz gaindiko Babestutako Jatorri Deituraren batek eremu edo unitate geografiko txikiagoen sailkapen bat egitea planteatzen du, Bordelen egiten denaren antzera, eta izendapen bat baino gehiago aitortu nahi dira izendapen beraren barruan.
Navarra Suma "manipulatzen eta gezurretan" ari da 'Arabako Errioxa' marka Errioxa Jatorri Deituratik banatuko dela eta bide propioa hartuko duela adierazten saiatzen denean; izan ere, ez du Errioxa Jatorri Deiturarekin hausturarik ekarriko. Izan ere, Errioxa Jatorri Deiturarekin hautsi gabe Arabako Errioxa Jatorri Izendapena sortu nahi duten upeltegiak daude, hori da EAJ-PNVk ulertzen duen jarrera ofiziala.
Gainera, Nafarroako EAJ-PNVk beti defendatu du Nafarroako Jatorri Deitura eta beti egongo da Nafarroako ekoizleen alde. Napar Buru Batzarraren ustez, iritzi publikoa "nahastea" da Navarra Sumaren "politizazioa". "Gobernuan zeuden garaian gutxi kezkatu ziren Nafarroa Jatorri Deiturari merezi duen tokia emateaz".
EAJ-PNVren proposamenaren helburua da indarrean dagoen araudian sartzea EBren zuzenbideak eremu edo unitate geografiko txikiago horiek kudeatzeko erakundeak sortzeko eskaintzen dituen aukerak, egitura juridiko eta antolatzaile egokia izan dezaten.
Bizkortze-, efikazia- eta hurbiltasun-helburuekin, beraz, eremu geografikoko kontseilu arautzaileak sortzeko aukera proposatzen da, baina horrek ez du esan nahi Jatorri Deiturarekin loturarik ez dagoenik, Jatorri Deitura horren babesean baitaude, eta bere Kontseilu Arautzailearekin bat eginik jarraitzen baitute. Horregatik guztiagatik, arbuiatu egiten dugu "Nafarroa Sumaren saiakera zakarra zatiketa bat eman nahi dela irudikatzeko, gauzak horrela ez direla eta jakin arren eta zatiketa ez dela EAJ-PNVk defendatzen duena".
Kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa lortzeko, Jatorri Deiturak berak bultzatutako zonifikazioen operadoreei autonomia-maila handiagoa ahalbidetzea, zatitzeko saiakeratzat jo al daiteke? Navarra Sumak badaki ezetz.
Zonako kontseilu arautzaileen erabakien aurka Jatorri Deiturak arautzen duen kontseiluaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izatea ezartzea, zatitzeko ahalegintzat jo al daiteke? Navarra Sumak badaki ezetz.
Proposatu behar da, hala badagokio, zonako Kontseilu arautzaileen sorrerak ez dezala eragin Jatorri Deituraren Kontseilu arautzailearen osaeran; izan ere, eremu bateko operadoreek ez dute galtzen Jatorri Deituraren Kontseilu arautzailean egoteko eskubidea. Hori ere,zatitzeko ahalegintzat jo daiteke?
Lege-aldaketa bat proposatzea zuzenbide publikoko korporazio batean, kontseilu arautzaileak bezala, desjabetzea al da? Bordele kudeatzeko modua desjabetzea al da?
Nafarroako EAJ-PNVk argi dauka Navarra Suma "nahastu" nahian dabilela egiak erdizka esanez, baina "norbaitek hain hitz lodiak erabiltzen dituenean, esan nahi du arrazoia bere alde ez duela".
"Batasuna bai, baina uniformitatea ez, Europaren aburuz ez da ereduaren kontrako erasorik eman eta,nahiz eta aldaketak onartzea kosta egiten den, eta hori da Na+ek egin behar duen hausnarketa, errealitatean oinarrituta baina desitxuratu gabe. Jatorri Deituran abian jartzen bada, eredu hoberantz jo daiteke, zalantzarik gabedena hobetu daitekeelako".
Behar bada “ke-lainoak” behar ditu “ aurreko legealdietan Nafarroako jatorri Deiturarekin egin duen kudeaketa ezin okerragoa ezkutatzeko.. "Nafarroa Jatorri Deiturak eta bere ekoizleek beti aurkituko dute aliatu bat Nafarroako EAJ-PNVrengan dagokion tokian egon dadin, eta ez UPNk utzi zuen tokian".
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22