Prentsa Aretoa
2021/05/21
Nafarroako EAJ-PNV Lizarra, Viana, Aiegi eta Tafallako ordezkariekin aurrez aurreko topaketak egiten hasi da berriro
Nafarroako EAJ-PNVk Lizarran heldu dio berriz udal erakundeekin aurrez aurreko topaketak egiteari, COVID-19 pandemiaren ondorioz hilabeteotan murrizketak eta neurriak ezarri ondoren.
Lehen hitzordua gaur izan da, Ega zeharkatzen duen hiriko Gazteriaren Etxean, Vianako, Tafallako eta Aiegiko alderdikideekin. Pablo Ezkurra Geroa Baik Lizarran duen zinegotziak bilera hasi du, eskualdearen egoeraren aurkezpen labur bat eginez, eta hitza eman dio Unai Hualde Napar Buru Batzarreko (NBB) eta Nafarroako Parlamentuko presidenteari. Azken horrek eskualde horietan eta Foru Erkidego osoan bizi den egoera politikoa baloratu du.
Ordezkariek gaurkotasuneko gaiak jorratu dituzte eremu horretan, hala nola Manuel de Eguía industrialdea handitzeko obrak, udal-enpresen mintegia, Next Generation funtsak eta Erdialdeko Eremuan eta Lizarraldean duten eragina, tokiko merkataritzaren egoera eta digitalizazio-plana, ostalaritza eta turismoa.
Gai hauek, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilari Mikel Irujok Tafallan eta Lizarrako enpresen egoeraren inguruan egin duen aurkezpenarekin batera landu dira. Irujoren ustez, "Lizarrako Lurrak ahalmen ekonomiko handia du egunotan pairatzen duen despopulazioari aurre egiteko", eta, ildo horretan azpimarratu nahi izan du Pablo Ezkurrak merkataritza eta industria arloan Udaleko buruzagitzatik egin duen "lan eskerga".
Beste alde batetik, Nafarroako Herrialde Buru Batzarreko Burukide Foru Parlamentari Blanca Regulezek Parlamentuko gaur egungo egoera azaldu du, bai eta eskualdeei buruzko legegintza-ekimenak ere. Ildo horretan, Geroa Baik udaletarako aurrekontuetan negoziatutako inbertsioak azaldu ditu.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22