Prentsa Aretoa
2021/05/25
Erabakiak “humanismoan oinarrituta” hartuko dituen Europako migrazio-politika erreklamatu du EAJ-PNVk
Europako Parlamentuko diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandicak aste honetan baieztatu du Europak behar duela erabakiak “humanismotik” hartuko dituen migrazio-politika, eta deitoratu du “hainbat estatutan” jarraitzen dutela “mugak ezartzen eta jendeari beste bizimodu bat izateko aukerak eragozten”.
Bilbaok nabarmendu du inmigrazioa Europa osoko kontu bat dela eta denoi dagokigula. “Denbora daramagu erreklamatzen proposamenak Europa mailan hartu behar direla. Arazoa da hainbat estatuk ideia bakarra dutela inmigrazioaren aurrean, hau da, mugak jartzea eta jendeak bestelako bizimodua izan ahal izatea eragoztea. Europako gaia da eta erabakiak humanismotik hartu behar dira eta ordenatuta”, gogoratu du.
Zentzu honetan gogoratu du Euskaditik planteatzen dela etorkinak hartzeko `Share´ programa “Europa mailan” aplikatzea, baina deitoratu duenez, momentuz “estatu guztiak ez daude halako neurriak hartzeko prest”.
"Tresnak badaude, baina estatuak oztopo dira. Estatu bakoitzak bere interesak ditu, bai eta bere ikuspuntua ere, eta hori da lehenengo eta behin konpondu behar duguna. Normalean, Europako Parlamentuan jarrera argia izaten da, baina eragozpenak agertzen dira estatuetara iristen garenean. Europak mundu mailako influentzia izan nahi badu, planteamendu bateratua lortu behar du”, adierazi du.
Halaber, eta Europa mailako migrazio politika aplikatzeko beharraz gain, EAJ-PNVko ordezkariak aldarrikatu du Afrikako herrialdeen garapen ekonomiko eta sozialari lagundu beharra “pertsonek aukerak izan ditzaten beren jatorrizko herrialdeetan”.
Amaitzeko, eta iragan astean Ceutako mugan gertatu zema gogora ekarriz kritikatu du Marokok “bere jendea erabili izana” Europa presionatzeko, eta gertatutakoa “onartezin” jo du. "Horren aurrean behar duguna da Europa mailako politika bideratzea. Halako gatazka baten aurrean, Estatu bakoitzak bere jarrera berezia du, ez daukagu Europako jarrera bateratua, eta horrek krisi bat sortzen du”, deitoratu du.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22