Prentsa Aretoa

2021/06/03

Nafarroako EAJ-PNVko Baztan, Bidasoa eta Bortzirietako ordezkarien arteko topaketa

Lizarran egin zen azken topaketaz geroztik, Napar Buru Batzarrak (NBB) eskualdeetako ordezkariekin hasi duen bilera errondarekin jarraitu du, oraingo honetan Baztan, Bidasoa eta Bortzirietakoekin. Bilera egin dute Lesakan, eskualde hauetako ordezkariekin.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako EAJ-PNVko Baztan, Bidasoa eta Bortzirietako ordezkarien arteko topaketa

ARGAZKIA JAITSI

Lesakako EAJ-PNVko alkate eta Geroa Baiko gaur egungo zinegotzi Jose Luis Etxegaraik topaketa hasi du eskualdeko egoerari buruzko laburpen laburra eginez, eta hitza eman dio Napar Buru Batzarreko presidente Unai Hualderi, zeinak eskualde horietan guztietan eta Nafarroako Autonomia Erkidego osoan ematen ari den egoera politikoaren balorazioa egin baitu.

Ordezkariek  eskualdeko gaurkotasuneko gaiak jorratu dituzte bileran, hala nola N-121 errepidearen obrak eta haren garapena, inguruko merkataritzaren, turismoaren eta ostalaritzaren sektoreetako murrizketen ondorioak. Gai horien lanketa eta enpresen eta industriaren egoeraren aurkezpena Mikel Irujok egin ditu, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak.

Era berean, mugak ixtearen eta Ipar Euskal Herriko mugaren murrizketak direla eta, kezka agertu dute; izan ere, itxierak eragin larriak ditu zonaldeetako bizilagunentzat, lan egiteko joan-etorriak egiteko orduan.

Parlamentuko egoera ere azaldu da, bai eta ordezkatuta egon diren eskualdeei dagozkien ekimen legegileak, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztuko zuzenketak edo Kongresuko Euskal Taldeak lortu dituen diru-partidak, hauen artean Baztango Amaiur Museoari esleitutakoa.

Hain zuzen ere, Baztango ordezkari gisa hitz egin du Joseba  Morenok NBBko  Burukide eta Baztango zinegotziak. Eskualdeko hogei bat pertsonek Bortzirietan, Bidasoan eta Baztanen garatu nahi diren erronkez eta  proposamenez hitz egin ahal izan dute. Erronka hauen artean daude  eskualdean ematen den despopulatzea,haranetako garapen ekonomiko eta sozialari lotuta.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua