Prentsa Aretoa

2021/06/30

Unai Hualdek X. legealdiko bigarren urteari dagokion Jardueren Memoria aurkeztu du

Nafarroako Parlamentuak bilkura aldi “intentsu eta emankorra” amaitu berri du, berriz ere Covid-19ak baldintzatu duena. Amaitu berri den ekitaldian 2.867 ekimen bideratu dira, aurreko ekitaldian baino 1.153 gehiago.

rss Ezagutzera eman
Unai Hualdek X. legealdiko bigarren urteari dagokion Jardueren Memoria aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

Hala nabarmendu du Nafarroako Parlamentuko presidente eta Napar Buru Batzarreko buru Unai Hualdek, Foru Ganberaren 2020-202 ekitaldiko Jardueren Memoria aurkezteko eskaini duen prentsaurrekoan.

Alderdi politikoan, Hualdek nabarmendu du Foru gobernuak “elkarrizketaren bidez eta akordioak bilatuz” gai izan dela “ legealdiko lehen urtean landutakoa finkatzeko,  funtsezko gaiak onartzera begira”, hauen artean Aurrekontuen legea eta pandemiari aurre egiteko neurrien dekretuak.

“Parlamentuko bilkura aldi bizia izan da, lan handia ekarri duena aurreko udan bilkura aldia aktiboa izan ondoren  Covid-19ari aurre egiteko egin ziren osoko bilkura, batzorde, Mahaiaren bilera eta bestelako Batzorde bilerekin”, azpimarratu du.

Beste alde batetik, hamargarren legealdiko bigarren  urte honetan, Nafarroako Parlamentuak egitarau zabal bat antolatu du ekitaldi instituzionalekin, erakusketekin eta hitzaldiekin. Dena dela, Ganberak Covid-19ari aurre egiteko  onartu duen Kontingentzia Planak  bisitetarako urteko plana bertan behera uzteaz gain ekarri du jarduera horietako asko  on line egin behar izatea.

Zenbaki horiekin eta pandemiak eta akordioak lortzeko beharrak baldintzatutako  egoera batekin, egoera epidemiologikoari lotutako "ondorio sozial, ekonomiko, laboral eta sanitarioei aurre egiteko orduan" Parlamentuan Gobernuari  babesa ematen dion  taldea "gutxiengo” egoeran dagoela aintzat harturik, Unai Hualdek jarduera "bizi eta luze" batez hitz egin du, " bai eta itxialdiko hilabete gogorretan ere, Foru  Erakunde Legegilea erakunderik aktiboenetako bat izan denean".

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua