Prentsa Aretoa
2021/07/23
Parlamentuko lehendakariak Giza Eskubideen Sustapenerako Jaime Brunet Sariak emateko ekitaldian parte hartu du
Hualdek balioan jarri du ACNURen lana, eta erakunde, organismo, GKE eta kolektiboen baterako lanaren alde egin du, giza eskubideak murrizten dituzten egoerak konpontzeko
Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek Jaime Brunet sariak emateko Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ekitaldian parte hartu du, eta Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioari (ACNUR) eman dio Giza Eskubideen Sustapenerako 2019ko Nazioarteko Sariari dagokion zuzkidura.
Hitzaldian, Unai Hualdek balioan jarri du pertsona eta erakunde sarituen lana, bereziki ACNURen lana, errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen nazioarteko errespetua eta babesa zaintzen baititu, eta azpimarratu du giza eskubideen defentsa "Nafarroako erakundeen agendan dagoen gai bat dela, gizarte osoa batzen duena eta mundu osoan izan beharko lukeena".
Testuinguru zail honetan, "zeinean Parlamentuaren jarduera zentratuta baitago haren ondorioak arintzeko ahaleginetan", lehendakariak nabarmendu du "pandemiaren aurretik genituen arazoek hor jarraitzen dutela; are gehiago, batzuk handiagoak dira orain, eta, beraz, horiek konpontzeko interes handiagoa jarri behar dugu". Horregatik, Uhaldek azpimarratu du zeinen garrantzitsua den erakundeek, Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta kolektiboek elkarrekin lan egitea, hain funtsezko zaizkigun giza eskubideak urritzen dituzten egoerei konponbidea emateko.
Unai Hualdek, amaitzeko, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko "harreman ona" baloratu du, "lankidetza-harreman luzea” izan baitugu “hainbat hitzarmen eta akordioren bidez, besteak beste, giza eskubideen defentsaren arloan. Lankidetza horren erakusgarri da gure erakundeak Brunet Fundazioaren Patronatuan parte hartzea".
Ekitaldiko burutzan, Parlamentuko lehendakaria, Diputatuen Kongresuko lehendakari eta Jaime Brunet Fundazioko ohorezko lehendakari Meritxell Batet, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Ramón Gonzalo eta Brunet Fundazioko lehendakariorde Joaquín Mencos egon dira. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakari María Chivitek ere parte hartu du ekitaldian.
Giza Eskubideen Sustapenerako 2019ko Jaime Brunet Nazioarteko Saria —36.000 euro, diploma eta oroigarria— Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioari (ACNUR) eman zaio, eta Espainian duen ordezkari Sophie Mullerek jaso du.
Halaber, doktoretza-tesien Jaime Brunet Saria eman zaie Lucía Serrano Sánchezi (2019) eta Núria Reguart Segarrari (2020); eta Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren Jaime Brunet Unibertsitateko Saria, berriz, Irune Bayano, Iranzu Equisoain eta Hugo Montoyari (2019), eta David Garciandía, María Dolores Martínez eta Angie Marcela Bejaranori (2020).
Bestalde, honako entitate hauetako ordezkariek ere jaso dute beren diploma: Gizakia Herritar Fundazioa (Paris 365 jantoki solidarioaren proiektua), Artzain Onaren Laguntzaileak-Villa Teresita eta Nafarroako Itxaropenaren Telefonoaren Elkartea, pandemian behartsuak diren pertsonen alde eta haiei laguntzeko egindako lan humanitarioagatik.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22