Prentsa Aretoa

2021/07/30

Mikel Irujo Nafarroan BPGaren urtetik urterako hazkundeaz: “Datu positiboa da eta susperraldirako bidean jartzen gaitu”

Garapen ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok aditzera eman duenez “aurretik daukaguna da eraldaketaren erronka, eta hau ez da hitz hutsal bat: eraldaketa digital eta ekologikoa ezinbestean eman behar dira, bestela Nafarroan atzean geratuko baita”.

rss Ezagutzera eman
Mikel Irujo Nafarroan BPGaren urtetik urterako hazkundeaz: “Datu positiboa da eta susperraldirako bidean jartzen gaitu”

ARGAZKIA JAITSI

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok gaur, ostirala, aditzera eman du Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan BPGa % 18,5 igo izana “oso datu positiboa” da.

Irujok azaldu du urte arteko hazkunde honek “suspertzerako joera markatzen du, azken hilabeteotan behin eta berriz aipatu dugun zerbait”. Albiste bikaina eta positiboa da, suspertzerako bidean jartzen gaituena”, esan du.

Kazetariek prentsaurrekoan egin dizkioten galderei erantzunez, Irujok zera nabarmendu du “urtea hasi genuen PBGaren datuetan aurrekarik izan ez duen jaitsierarekin, jarduera ekonomikoaren jaitsierarekin; 2020an Nafarroako ekonomia  %8,3 uzkurtu zen. “Ekainean oso bestelako egoerara iritsi gara”, esan du “suspertzerako bidean” gaudela baieztatuz .

Bere hitzetan “eraldaketaren erronka dagokigu orain, eta ez da hitz huts bat; eraldaketa digital eta ekologikoa ezinbestean eman behar dira, bestela, Nafarroa, atzean geratuko baita”. “Nafarroako ekonomia eta gizartea eraldatzeko erronka handiari heldu behar diogu”, esan du.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua