Prentsa Aretoa
2021/09/14
Lizarra Ikastolak XX. Manuel Irujo saria jasoko du
Irujo Etxea Elkarteak goraipatu nahi izan ditu hezkuntza komunitate honek mende erdi baino gehiagoan euskara eta kultura berreskuratzeko egin duen "ahalegina eta lana".
2020ko Manuel Irujo Saria,XX.a,Lizarra Ikastolak 1970ean hasi zuen hezkuntza-proiektuari emango zaio 2021eko urriaren 2an, “Covid-19ak eragin duen egoera dela eta”. Hala azaldu du Koldo Viñuales presidenteak, eta aurtengo ekitaldiko gai-zerrenda azaldu du hedabideen aurrean.
Aurtengo edizioari begira, Koldo Viñualesek baloratu eta goraipatu ditu euskararen eta kulturaren berreskurapenaren alde hezkuntza-komunitate honek egin duen "lan handia": "Ikastetxe honek 1970eko irailean ireki zituen ateak, duela 51 urte, Fortunato Agirre Lukin (EAJ-PNV) Lizarrako alkatearen lekukoa hartuz, zeinak urte batzuk lehenago, 1932an, Lizarrako lehen Euskal Eskola sortu baitzuen. Orduan hasi zen euskararen historia nagusienetako bat Lizarraldean, Fortunatoren eskutik,hain zuzen", azaldu du Viñualesek.
Viñualesek gogora ekarri duenez, "Urte batzuk geroago, guraso talde batek euskaraz hezteko proiektu bat abian jartzeko urratsa eman zuen”, eta azpimarratu nahi izan du ezin dela ahaztu urte haietan, "Euskarak, Lizarraldean hizkuntza hila izateaz gain, Nafarroako hezkuntza erakundeetan defendatzaile askorik ez zuela, eta babesik gabe zegoela".
2010ean hamargarren Manuel Irujo Saria Petra Azpiroz Lazkano Euskal Eskolako lehenengo eta azken andereñoarentzat izan zen, bere garaian irakaskuntzan aritzeko gaitasungabetu zutena. Momentu latzak bizitzea tokatu zitzaien, baina Ikastola egiteko ametsak bizirik jarraitu zuen eta proiektuari bide ematea lortu zuten.
Hala, "ahaleginarekin, lanarekin eta ilusioarekin", proiektu hori hazten joan zen, eta merindade osoan erreferente bihurtu zen. Horregatik guztiagatik, sari hau ematen zaio, "Ez bakarrik Ikastolan urte luze hauetan ibili diren familiei, irakasleei eta ikasle guztiei, baita proiektu hau babestu eta bultzatu duten eta euskara sustatzen lagundu duten Lizarrako eta merindadeko kolektibo, eragile eta pertsona guztiei ere".
Saria emateko ekitaldia datorren larunbatean egingo da, urriak 2, Ikastolako karpan bertan.
Nabarmenak...
Nafarroa
2024/10/09
Nafarroa
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Nafarroa
2024/09/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09
EBB
2023/04/06
Europako Legebiltzarra
2024/05/22