Prentsa Aretoa

2021/12/21

EAJ-PNVk Gobernuari zuzendutako hainbat galdera erregistratu ditu, Nafarroako automozio sektorean ERTEen kobrantza nola egiten ari den jakiteko

Idoia Sagastizabalek, EAJ-PNVren Legebiltzar taldeko diputatuak, gaurko bilkuran Madrilgo gobernuari zuzendutako galdera batzuk erregistratu ditu Nafarroako automozio sektoreko eta inguruko sektoreetako ERTEak ezarri diren enpresetan dirua nola kobratzen ari diren ezagutzeko.

rss Ezagutzera eman
 EAJ-PNVk Gobernuari zuzendutako hainbat galdera erregistratu ditu, Nafarroako automozio sektorean ERTEen kobrantza nola egiten ari den jakiteko

ARGAZKIA JAITSI

Sektore hau garrantzitsuenetakoa da Nafarroako Foru Komunitatearen ekonomian, bere bolumen ekonomikoagatik zein zuzenean edo zeharka sektorean lan egiten duten langile kopuruagatik. Gaur egun erdieroaleen gabeziak eragin duen krisia pairatzen ari da sektorea eta, ondorioz, enpresek produkzioa murriztu behar izan dute, bai eta ERTEak egin ere.

Zentzu honetan CCOO sindikatuak adierazitakoaren arabera ERTE gehienetan iragan uztailetik ez dute dirurik kobratu, eta horrek larriki kaltetzen du hainbat familiaren egoera ekonomikoa. Aurreikuspenak ez dira bat ere onak, 2022an berdin jarraitzea aurreikusten baita.

Horren arabera, Euskal Taldeak ondorengo galderak erregistratu ditu:

Zer neurri hartuko ditu Gobernuak epe laburrean automozioaren sektorean aldi baterako lan-erregulazioen kobrantza errazteko?
Eta epe ertain-luzera?
Zein da sektore honetako ERTEak kobratzeko batez besteko epea?
Gobernuaren ustez, nahikoak al dira SEPEra bideratutako giza baliabideak eta baliabide materialak prestazio hori kudeatzeko eta kobratzeko?
Erantzuna ezezkoa bada, zer arazo aurkitu dira?
Zer neurri aplikatuko dituzu hutsune horiek konpontzeko?
Zer neurri hartu nahi ditu Gobernuak automobilgintzaren sektorearen egonkortasuna bermatzeko?

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua